79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurren desafektazioa, gero zorupea kargatzeko, ezar dadin "Serralta haize-parkearen berrindartzearen ebakuaziorako 66kV-eko goi tentsioko lurpeko linea"

Tuterako Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen 26/2025/ATCO espedientean: "Herri-lurren desafektazioa, gero zorupea kargatzeko, ezar dadin ‘SERRALTA HAIZE-PARKEAREN BERRINDARTZEAREN EBAKUAZIORAKO 66kV-EKO GOI TENTSIOKO LURPEKO LINEA’, EÓLICA CABANILLAS SL.U-REN ALDE. Espedientearen kodea: 1050-5-CE", 15 eguneko epean alegazio edo erreklamazioak egin daitezen. Aditzera ematen da ezen proiektua foru-interesekotzat sailkatu izanak berekin dakarrela abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4.3 apartatua aplikatu beharra, zeinak ohiko epeak erdira murrizten baititu jarduera ezartzeko administrazio prozeduretan ezarritako izapideetarako, alegia, foru legeetan, foru dekretuetan eta foru aginduetan ezarritako epeak, baldin eta foru interesekoak deklaraturiko inbertsioak ukitzen badituzte.

Tuteran, 2026ko apirilaren 13an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2605490