79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Okindegia eta kafetegi-taberna

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2026-672.

Titularra: Naasie Murad Murad.

Jarduera: lokala egokitzea, okindegia eta kafetegia-taberna ezartzeko.

Tokia: Lezkairuko Zaldua kalea 7, beheko solairua, Iruña.

Iruñean, 2026ko apirilaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2605331