79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 707/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Kirurgia Pediatrikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaien.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Kirurgia Pediatrikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuaren bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina onetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2364E/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan), gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Giuseppa Antona andreak eta Alfonso Martínez Villamandos jaunak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 707/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Kirurgia Pediatrikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaien.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia horiek.

Iruñean, 2026ko martxoaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2604755