2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Aditzera ematen da ezen 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela, Leringo Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Hori dena, bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea).
Barrutian sartu beharreko lurrak: Leringo udal-mugartea.
Lerinen, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2604684