2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren buruaren ordezkapenaren amaiera
Tuterako Udaleko alkateak, 15/2025/NOCEPO espedientean, 1392/2026 Ebazpena eman du martxoaren 20an, non honako hau erabaki baita:
Lehena.–Xedatzea Reyes Carmona Blascok Iciar Les Urraren ordezkoa izateari utziko diola Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren buru gisa, 2026ko martxoaren 23tik aurrerako ondorioekin, eta Iciar Les Urrak hartuko duela berriro kargu hori.
Bigarrena.–Burutzaren eginkizunetan ari denean, beteko du Udalaren Erregelamendu Organikoaren 10. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoari; jakinaraztea ukitutako udalkideei, Giza Baliabideei eta Kontu-hartzailetzari; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Nolanahi ere, indarra hartuko du sinatzen den egunean.
Tuteran, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2604610