79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2026 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, 2026ko martxoaren 25ekoa, abenduaren 22ko 18/2025 Foru Legea dela-eta. Foru lege hori talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzkoa da.

Aintzat hartuta Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikulua, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuena,

EBAZTEN DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitu zaiona, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 9an.–Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

ERANSKINA.–ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ARTEKO LANKIDETZA BATZORDEAREN ERABAKIA, TALDE MULTINAZIONALENTZAKO ETA TALDE NAZIONAL HANDIENTZAKO GUTXIENEKO ZERGAPETZE-MAILA GLOBALA BERMATZEKO ZERGA OSAGARRIARI BURUZKO ABENDUAREN 22KO 18/2025 FORU LEGEA DELA-ETA

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:

1. Negoziazioak abiatzea, Talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzko abenduaren 22ko 18/2025 Foru Legearen azken xedapenetako bosgarrenari dagokionez azaldutako desadostasunen gainean ebazteko.

2. Lantalde bat izendatzea Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manu horretan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa, Ángel Víctor Torres Pérez.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2605418