2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, txanda murriztuan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta oposizioaldiko probaren eguna
Burutzaren 2026ko urtarrilaren 26ko 2026-0011 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, txanda murriztuan, Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura jardun dezan. Deialdia argitaratu zen 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an.
Mairagako Mankomunitateko buruordearen 2026ko martxoaren 18ko 2026-0035 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da, kalifikazio-epaimahaiaren osaera finkatu da, eta deialdiaren oposizioaldiko proba egiteko eguna, tokia eta ordua ezarri dira.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eta horiek aztertu ondoren, ez da izangairik baztertu. Hori dela eta, deialdiaren 4.3 eta 6.1 oinarrietan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, zeina ondotik ematen baita:
Lehena.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda; hona hemen:
–Onartuak: Flores Gil, Inmaculada.
–Baztertuak: inor ez.
Bigarrena–Kalifikazio-epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
–Epaimahaiburua: Carlos Alcuaz Monente, Mairagako Mankomunitateko burua; edo bera legez ordezkatzen duen pertsona.
–Epaimahaikidea: José Antonio Echeverría Cerdán, Mairagako Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa.
–Epaimahaikidea: María Victoria García Muro, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikidea: Eva Berango Ursúa, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikide idazkaria: Julen Jiménez Jiménez, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.
Hirugarrena.–Aditzera ematea ezen, deialdiaren 6. eta 7. oinarrietan ezarritakoarekin bat, oposizioaldiko proba hasiko dela 2026ko apirilaren 30ean, goizeko 09:00etan, Mairagako Mankomunitatearen bulegoetan (San Salvador kalea 11, behea).
Laugarrena.–Proba egiteko, izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat. Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo nor diren adierazitako moduan frogatzen ez dutenak.
Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, eta Mairagako Mankomunitatearen gardentasun-atarian (https://mairaga.sedelectronica.es/), behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2026ko martxoaren 26an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2604780