2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatearen martxoaren 25eko 16/2026 Ebazpenaren bidez, Juan Fermín García Ainciburu zinegotziaren esku utzi da ezkontza zibil bat egiteko eskumena. 2026ko apirilaren 5ean egitekoa da aipatu ezkontza.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Luzaiden, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2604668