79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketan

2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an, iragarki bat argitaratu zen honako deialdi honen oinarriei buruz: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat, Villatuertako Udalaren zerbitzura jarduteko.

Alkatetzaren 2026ko martxoaren 31ko 58. Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarrietan antzemandako akatsa zuzendu zen, lan-araubidea dioen lekuan funtzionarioen araubidea esan behar baitu.

Zabaldu egiten da deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea, hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Villatuertan, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2605042