2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Orga jasotzaileen konponketa- eta mantentze-lanak egiteko lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).
Sustatzailea: Pegamo Navarra SA.
Jarduera: orga jasotzaileen konponketa- eta mantentze-lanak egiteko lantegia.
Tokia: katastroko 2. poligonoko 659. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirozko industrialdea, S karrika 5 (Ezkirotz).
Getze Galarren, 2026ko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2605176