79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea espediente jakin batzuk izapidetzeko

Argitara ematen da Garinoaingo Udaleko alkatearen 2026ko martxoaren 3ko 2026-0024 Ebazpenaren laburpena, espedienteak izapidetzeko eskumenak eskuordetzeari dagokionez. Hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua):

"Lehena.–Leticia Valencia Salinas bigarren alkateordeari eskuordetzea espediente guztiak izapidetzeko eta ebazteko eskumena, lehen alkateordeak prozeduretan esku hartzetik abstenitu behar duenerako, honako hauetan ezarritako arrazoiak direla-eta abstenitu ere: urriaren 1eko 40/2015 Legea (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Toki Administrazioari buruzkoa) eta apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea (Kontratu Publikoei buruzkoa).

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez xedatzen dena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (arau horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://garinoain.sedelectronica.es)".

Garinoainen, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkateordea, Asier Ormazabal Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2604616