79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, honako honi eragiten dion xehetasun-azterketan: Elkano-Ibiriku-Eguesko industrialdeko 1. sektoreko AR-2 banaketa eremuko 6. intsula. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi duela aldaketa bat honako honi eragiten dion xehetasun-azterketan: Elkano-Ibiriku-Eguesko industrialdeko 1. sektoreko AR-2 banaketa eremuko 6. intsula. Disintex 2021 SL da sustatzailea. Hori dena, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2604729