2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LERIN
Aldi baterako zerbitzu anitzetako enplegatuak kontratatzea
Leringo Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 31n emandako 95 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du, hautaproben bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren eginkizunetan aritzeko, aldi baterako lan-kontratuarekin, eginkizun horiek betetzeko aldi baterako, hala behar denean.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Leringo Udalaren bulegoetan (Udaletxe plaza 1, Lerin), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, bai eta Udalaren webgunean ere:
https://sedeelectronica.lerin.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=22160
Lerinen, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2604995