1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
4E/2026 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Untzitibarko balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 5eko 20/2026 Ebazpenaren bidez, Untzitibarko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.
2026ko martxoaren 12an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Untzitibarko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2026ko martxoaren 12ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Laugarrena.–Untzitibarko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitara dadila agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Untzitibarko Udalera igortzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 26an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2604779