79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa. Onartuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta euskara probaren eta proba praktikoaren datak

2026ko apirilaren 10ean honako ebazpen hau onartu da:

Ikusirik Etxarri Aranazko Udaleko zerbitzu anitzetako plaza bat, lan-kontratu finkoarekin eta errelebo-kontratuaren modalitatean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2026ko martxoaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua (47. zk.), eta haren akats-zuzenketa, 2026ko martxoaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua (63. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta inor baztertu ez denez, deialdi horretako 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, honako xehetasunarekin:

Izangai onartuen zerrenda.

IZEN-ABIZENAK

EUSKARA EGIAZTATUA

RAUL CASANOVA ERDOCIAIN

BAI

IKER ALEGRE SANTADER

BAI

IKER MORGADO DIEZ

EZ

ORLANDO ARTIEDA CADENA

BAI

DAVID FERNANDEZ SAYAVERA

BAI

ARTURO CARREÑO MUNDIÑANO

BAI

HASIER BELTZA ARZA

BAI

OIHANE RODRIGO CERVANTES

BAI

ASIER ALVAREZ DE EULATE MUJIKA

BAI

GORKA GARATE OLANO

BAI

JOSE MANUEL NAVARRO PARDO

EZ

ISMAEL MADINABEITIA AMESCOA

BAI

AMAGOIA LIZARRAGA PERUSQUI

EZ (IDATZIZKOA BAI, AHOZKOA EZ)

JON BALLAZ BARRIOS

BAI

ADUR AINGERU MORENO BEGUIRISTAIN

BAI

ITZIAR BARTOLOME ARAMBURUZABALA

BAI

Izangai baztertuen zerrenda: bat ere ez.

Bigarrena.–Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea:

Epaimahaiburua: María Saez de Albeniz Bregaña, Etxarri Aranazko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Lur Iosu Larraza Lopez, Etxarri Aranazko Udaleko alkateordea.

Epaimahaikidea: Manuel Leiza Araña, Arbizuko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: Javier Almirantearena Legaz, Lekunberriko Udaleko zerbitzu anitzetako ofiziala.

Epaimahaikidea: Javier Zelaia Etxarri, Urdiaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: Susana Mendinueta Flores, Cederna Garalur.

Epaimahaikidea: Hodei Arada Goialde, Arakilgo Udaleko zerbitzu anitzetako ofiziala.

Ordezkoa: Alaitz Ibarguren Beloki, Etxarri Aranazko Udaleko arkitekto aholkularia.

Epaimahaikide idazkaria: Natalia Rodríguez Aguado, Etxarri Aranazko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Urtzi Nazabal Goñi, Sakanako Mankomunitateko idazkaria.

Hirugarrena.–Oposizio-probak egiteko egunak hauek izanen direla jakinaraztea:

–Euskara proba: 2026ko maiatzaren 5ean, 9:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian.

–Lehenengo proba, teorikoa: 2026ko maiatzaren 7an, 9:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian.

Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

Ondoren, epaimahaiak bigarren ariketa (proba praktikoa) egiteko iragarkia argitaratuko du Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Etxarri Aranazko Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Etxarri Aranatzen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkateordea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Iragarkiaren kodea: L2605466