2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldatzea 1. poligonoko 418. lurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea
Ledeako Udalak, alkateak martxoaren 24an emandako 2026/0028 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki du 1. poligonoko 418. lurzatiaren zati baten (7,87 m²-ko azalera du) kalifikazio juridikoa aldatzeko, soberako lurzati gisa sailkatze aldera. Helburua da gero zuzenean besterentzea mugakideei.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).
Ledean, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L2604602