79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia helbide honetan: Camino del Raso 1. Hasierako onespena

2026ko martxoaren 23an, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, jarduteko Cabanillasko Camino del Raso 1ean dauden eraikinetan eta hiri-lurzatian (6. lurzatia, 1. azpieremua, 1. poligonoa, 1,2,3 hiri-unitatea).

Sustatzailea Víctor Ayensa Sierra da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea udalaren idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2026ko martxoaren 23an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2604378