2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Orkoiengo Udaleko alkateak, 2026ko martxoaren 24an, 214/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Ikusirik Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo, eri edo ezindurik dagoenean, eta, horretarako, ahalmenak espresuki utzi behar direla beste baten eskuetan.
Aplikatzekoa den legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Lehen alkateorde Diego Viñas Ayusok nire ordez jardungo duela, alkateari dagozkion eskumen guztietan, 2026ko martxoaren 31tik apirilaren 13ra, biak barne.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Orkoienen, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2604614