2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BASABURUA
Zerbitzu anitzetako enplegatuak kontratatzeko zerrenda, haren bidez bajak, baimenak eta beste egoera batzuk betetzeko
Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat osatzea, hautaproben bidez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuetan ordezkapenak egiteko Araitz, Atetz, Basaburua eta Imozko udaletan.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta oinarriak eskuragarri daude Basaburuko Udalaren webgunean (www.basabura.eus), bai eta udaletxean ere, Jauntsarasko Asunción kaleko 7an.
Basaburuan, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2604927