79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du 2026ko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2026ko maiatzaren 10ean bukatuko dela, eta epe hori bukatu ondoko hilabetean zerga hori kobratuko dela %5eko errekarguarekin.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ordaintzen ahalko dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2026ko maiatzaren 10ean kargatuko dira kontuetan.

Berriobeitin, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2604809