1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 38/2026 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoei loturiko epatzean. Ebazpen horren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretarako, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko prozeduretarako. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
2026ko apirilaren 9an (68. Nafarroko Aldizkari Ofiziala) iragarki bat argitaratu zen, aditzera emateko haren eranskinean zerrendatutako pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 38/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretarako, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko prozeduretarako. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira. Iragarkiaren eranskinean akats bat atzeman da, errekurtsoa jarri duten bi pertsonaren espezialitatean, hain zuzen. Honenbestez, akats hori zuzentzen da, akats zuzenketa hau argitara emanez:
Honako hau dioen tokian:
IZANGAIA | KIDEGOA | ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA |
Virginia Oroz Garcia | Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak | Dantza Garaikidea | Gaztelania |
Itxaso Echepetelecu Ibañez | Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak | Dantza Garaikidea | Gaztelania |
Honakoa esan behar du:
IZANGAIA | KIDEGOA | ESPEZIALITATEA | HIZKUNTZA |
Virginia Oroz Garcia | Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak | Dantza Klasikoa eta Dantza Garaikidea | Gaztelania |
Itxaso Echepetelecu Ibáñez | Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak | Dantza Klasikoa eta Dantza Garaikidea | Gaztelania |
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko apirilaren 15ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2605590