2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Urbanizazio-proiektua, Muskildako BP-1 unitatean. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko martxoaren 25eko 379 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Muskildako (Berriobeiti) BP-1 unitatearen urbanizazio-proiektua, Muskildako BP-1 unitateko jabeek sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Berriobeitin, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2604651