2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Hiri-jarduketarako plan berezia, zeinaren bidez aldatu nahi diren San Adriángo Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko URI-3 unitatearen eta UT4 unitateko 3. poligonoko 1827. eta 1828. lurzatien hirigintza-determinazioak. Berriz jendaurrean jartzea
San Adriángo alkate udalburuak, 2025eko abenduaren 9an eman zuen ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Logigalán 2004 SLUk sustaturik. Haren bidez aldatu nahi dira San Adriango Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko URI-3 unitatearen eta UT4 unitateko 3. poligonoko 1827. eta 1828. lurzatien hirigintza-determinazioak.
Espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe barruan alegaziorik jaso izan da, eta sustatzaileak aipatutako planaren testu berri bat aurkeztu du, non alegazio horiei erantzuten baitzaie, eta aldaketak egin ditu planean. Horrek jendaurrean jartzeko beste aldi bat irekitzea justifikatzen du, eta hala erabaki da 2026ko martxoaren 24an alkateak emandako ebazpen baten bidez, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 b) artikuluarekin (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Foru Dekretua).
Hori guztia argitaratzen da, eta aditzera ematen da hilabeteko epea izanen dela egokitzat jotako alegazioak, dokumentuak eta justifikazioak aurkezteko. Epe horretan, espedientea kontsultatu eta aztertu ahal izanen da, jendaurreko ordutegian, udal honetako idazkaritzan. Espedientea berriz jendaurrean jartzea erabakitzen duen ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, izapidetzeko egintza bat baita, baina posible izanen da errekurtsoak aurkeztea prozedura bukatuko duen ebazpenaren aurka.
San Adriánen, 2026ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2604562