79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Berraztertzeko errekurtsoa, hirigintza-aholkularitzaren kontratazioarekin lotuta

Honen bidez jakitera ematen da Ángel Bernardo Galindo Serradok, hirigintza-aholkularitzako lizitazioan parte hartzeko interesa agertu duenak, berraztertzeko errekurtso bat aurkeztu duela Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Raquel Paz Aperteren 2026ko martxoaren 20ko ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen kontratazio espediente bat, Cabanillasko Udalarentzako hirigintza-aholkularitzako zerbitzuak kontratatzeari buruzkoa.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Cabanillasko Udalaren aurrean ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Cabanillasen, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2604682