2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua
Castejóngo Udalak, abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz (Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko Foru Legea), ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du (2026-2036), barrutirako ezarritako 10 urteko indarraldia bukatu delako.
Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, proiektatutako barrutiak barnean hartuko dituen lursailen jabeek aukera izan dezaten berariaz adierazteko ez dutela lursailok barrutian sartzerik nahi.
Barrutian sartu beharreko mugartea: Castejón.
Castejónen, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2604854