90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

39/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

41/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

42/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako.

43/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Enplegu eskaintza hori 2025era arte luzatu den 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasa espezifikoari dagokio.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1059/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari teknikoen hogeita sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

4486E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kalifikazio epaimahaia osatzen baita udaltzain laguntzaileen ikastaroa egiteko eta, ondoren, udaltzain laguntzaileen gaikuntza lortzeko hautaproben deialdian (deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 2892E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen), eta deialdi horren oinarrietan atzemandako akatsa zuzentzen baita.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kirurgia pediatrikoko arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurkakoa.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

431E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita 2025. urtean larrialdi humanitarioko egoeretan berehala esku hartzeko dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubideari jarraikiz. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 823068.

157/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturterako deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Osasunerako Hezkuntza, Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntza, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Hezkuntza eta Memoria Historikoaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Hezkuntza eskolan sustatzeko eta garatzeko.

168/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2024-2025 ikasturtean (deialdia azaroaren 15eko 6/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 797392.

131E/2025 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza" izeneko deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 824308.

82E/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025eko ekitaldirako deialdi bat, "Makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako (NMEK) laguntza. NPEPE" izenekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027ko Programa Estrategikoaren 6841 esku-hartzearen arabera (Nekazaritza-ustiategietako inbertsio produktiboak). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 823183.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

58C/2025 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Oberena erakundearen hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

74C/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako zuraren industriaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten 2025eko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

77C/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketa sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten 2025eko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

33/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena 2025-2026 ikasturterako.

103E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2025eko apirilaren 14rako iragarritako 2 orduko grebaren deialdia dela eta.

221/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetako eskola egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak onartzeko: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak.

37/2025 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ukatzen baita "La Blanca" haize-parkea izeneko energia elektrikoa sortzeko instalazioaren proiekturako, Uxue, Pitillas eta Erriberriko udal mugarteetan. Espedientearen kodea: 1322-CE.

4487E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen eta jendaurrean jartzen baita Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren 1. fasean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda, desjabetze-espedienteari hasiera emateko. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da.

119E/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita hondakin ez arriskutsuen hondakindegi baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Vianako udal mugartean dago eta haren titularra Dionisio Ruiz SL da.

287E/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Kasedako udal mugartean elikagaientzako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio baten funtsezko aldaketa baimentzen duena. Instalazioaren titularra Viscofan España SLU da.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 56/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko 2025-2026 ikasturteko prozesua onetsi zen.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

2022rako lan publikoaren eskaintza handitzea

AMESKOABARRENA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

ARTAXOA

Deialdia, lan-kontratazioarekin familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

BARAÑAIN

Deialdia, garbitzailearen lanpostu bat betetzeko oposizioaren bidez. Kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren argitaratzea

BURGI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat, eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko

BURLATA

Deialdia, bete dadin lorezaintzako ofizialaren (taldeburua) plaza bat. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta azterketaren eguna

OLTZA ZENDEA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

CORTES

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, hautaprobak eginez, funtzionarioen araubidean jardun dezan

LIZARRA

Aldaketa, Udaltzaingoko agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian

GALAR

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

MENDABIA

Deialdia, kontratazioa egiteko kulturako teknikariaren lanpostu baterako, kirol teknikariaren eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan eta errelebo-kontratuaren modalitatean. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

MILAGRO

Deialdia, mantentze-lan orokorretako ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

OLAZTI

Deialdia, lan poltsa bat osatzeko, kontulari ekonomialariaren lanpostua aldi baterako betetzeko

ERRIBERRI

24-02082 eta 24-02083 gora jotzeko errekurtsoak, dagozkienak gizarte langilearen lanpostua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko deialdiari

ORKOIEN

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Oposizioaldiko azterketaren eguna

IRUÑA

25-00206 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren Burutzak onetsitako izangaien merezimenduen balorazio-zerrendari, hezitzailearen 24 lanposturako deialdia dela eta

Deialdia, Udaleko gizarte hezitzailearen 19 lanpostu gehienez ere barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, berdintasuneko teknikariaren lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

PAMPLONA

Deialdia, laneko harremanen arduradunaren 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Azterketa egiteko eguna eta tokia

IRUÑA

Deialdia, 13 udaltzain-agente lanpostu oposizio bidez betetzeko, Udalaren udaltzaingorako. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

TUTERA

Deialdia, zuzenbideko lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionario araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Akats zuzenketa, 2024. urterako lan publikoaren eskaintzan

VALTIERRA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Valtierrako Udalean jarduteko

ATARRABIA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, agente lehenaren 3 lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidariaren hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, kalifikazio epaimahaiaren osaera eta azterketaren eguna

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Hirigintzako Udal Plana. Hasierako onespena

BERA

Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 357. partzelan. Hasierako onespena

ZIZUR

Aldaketa, Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

CORELLA

Herri-lurren eta bide publikoen desafektazioa, gero haien erabilera lagatzeko eta karga eta zortasunak eratzeko Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteko. Hasierako onespen berria

Oinarri partikularrak, 5., 8., 9., 10. eta 11. poligonoetan (Montes de Cierzo) dauden zenbait lurzatitan herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko transakzio-hitzarmenak sinatzeko. Hasierako onespena

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2025ean gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako. Laburpena

ETXARRI ARANATZ

Zerga kontrolerako udal plana 2025-2029 aldirako

GALAR

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 99., 133. eta 163. lurzatietan. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

AR2 - Industrialdeko lurzoru urbanizagarria ekialdeko S-3 sektorea birpartzelatzeko proiektuaren aldaketa. Informazio publikoa

METAUTEN

Aldaketa Udal Planean, Ollogoiengo 2. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Hasierako onespena

OTSAGABIA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 7. sektoreko 7.1 azpisektoreko UT-5 unitatean (1. poligonoko 242., 243., 244. eta 1342. lurzatiak). Behin betiko onespena

SORLADA

Ordenantza, energia elektrikoaren autokontsumorako instalazioak arautzen dituena. Behin betiko onespena

TAFALLA

Larrialdietarako laguntzak udako eta eskolaz kanpoko jardueretarako (2. deialdia). Laburpena

Aldaketa Tafallako Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Berezian, 193. etxe-sailean, oztopo arkitektonikoak kentzeko 34. poligonoko 705. lurzatian. Hasierako onespena

UNTZITIBAR

UE-UNC-23 unitatearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena

ELORTZIBAR

Laburpena, Julián Gayarre Udal Musika Eskolan musika ikasketak egiteko banakako dirulaguntzen deialdiarena. 2024-2025 ikasturtea

Xehetasun-azterketa, Zabalegiko 7. poligonoko 67. lurzatian. Hasierako onespena

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1803. eta 1804. lurzatietan. Hasierako onespena

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Euskara ikasleentzako dirulaguntzen deialdia (2025-2026). Laburpena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

TRASLAPUENTE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta