90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

82E/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025eko ekitaldirako deialdi bat, "Makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako (NMEK) laguntza. NPEPE" izenekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027ko Programa Estrategikoaren 6841 esku-hartzearen arabera (Nekazaritza-ustiategietako inbertsio produktiboak). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 823183.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa.

Eskumen horien artean dago nekazaritza-ustiategietan inbertsioak sustatzea, bai eta sektore horretan asoziazionismoa sustatzea ere.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Bada, haren 73. eta 74. artikuluetan, inbertsioetarako laguntzak jasotzen dira.

2021-2027ko NPEPEaren esku-hartzeen artean dago INVEST (73-74) izenekoa, zeinak nekazaritzako elikagaien sektorean inbertsioak egiteko babesa jasotzen baitu. Esku-hartze horren barnean, Nafarroako NPEPEak 6841 esku-hartzea du (inbertsio produktiboak nekazaritza-ustiategietan), zeinak helburu baitu oro har nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna hobetzea, neurriari, produkzio-orientazioari eta efikazia hobetzeari dagokionez berregituratuz, eta barne hartzen baitu elkartze-araubidean inbertsio kolektiboak egitea.

6841 esku-hartzea inbertsio produktiboei buruzkoa da, oro har hartuta, eta bi neurri bereizten ditu: alde batetik, klima-aldaketa arintzen, baliabideak erabiltzen edo animalien ongizatea hobetzen zuzenean laguntzen duten inbertsioak (6841.1 neurria), eta, bestetik, ustiategien lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak (6841.2 neurria).

Deialdi honen xedea da makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibek (NMEK) egiten dituzten eta 6841.1 neurrian berariaz sartuta dauden inbertsioetan laguntzea; hau da, klima-aldaketa arintzen, baliabideak efizientziaz erabiltzen eta animalien ongizatea hobetzen laguntzen duten inbertsioak.

NMEKek egindako inbertsioetarako laguntza-deialdiaren interesa honako honetan oinarritzen da: elkarte-figura horiek aukera ematen dute nekazaritza-ustiategiek, bereziki tamaina handikoak ez direnek, efizientzia handiko makineria espezializatua eskuratu dezaten, makina horiek ez bailituzkete eskuratzen ahalko nork bere aldetik, kostu handia baitute. Horretaz gain, ekoizpen-unitateko amortizazio-kostuak murrizten ditu, lurralde-oinarri handiagoa edo abelburu gehiago biltzen baititu, eta, aldi berean, ustiategi indibidualen titularrek emaitza ekonomikoak hobetzen dituzte makineria efizienteagoa erabiliz. Areago, inbertsioak baldintzatzen ditu, bideraturik egon daitezen klima-aldaketa arintzera edo hartara egokitzera, baliabide naturalen erabilera efizientera eta animalien ongizatera.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasuna, eta sektorean diharduten emakumeen tasa txikia dela, aintzat hartu da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat.

Ebazpen honi, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean ematen da, foru dekretu horren bidez arautzen baitira Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren gobernantza sistema, haren antolakuntza eta funtzionamendua. Aipatu xedapen horren bidez, ahalmena ematen zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari foru dekretu hori garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko, bere eskumenen esparruan betiere, eta, bereziki, osorik edo partez Europako nekazaritzako funtsen bidez finantzatzen diren dirulaguntzen arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuaren 2024ko abenduaren 11ko Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 1.500.000 euroko gastu konpromisoa har dezan laguntza hauen 2025eko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2026ko ekitaldiaren kargura. Halaber, baimena eman zaio deialdi honetarako kreditu baimendua handitzeko, gehienez ere 1.500.000 euro gehituta, INVEST (73 eta 74) esku-hartzean sartzen diren deialdietako edozeinetan erabili gabe gelditzen diren kredituen kargura.

2024ko otsailaren 20an, hautaketa irizpideak onetsi zituen Nafarroako NPEPEaren jarraipen batzordeak. Irizpide horiek mantendu eginen dira 2025eko deialdirako.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eranskinean jaso dira: "Makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibek (NMEK) egindako inbertsioetarako laguntzak, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan. 2025eko ekitaldirako deialdiaren oinarri arautzaileak".

Laguntza-eskaerak hautatzeko irizpideak ebazpen honen II. eranskinean jaso dira: "Makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibek (NMEK) egindako inbertsioetarako laguntzak, 2023-2027ko NPEPEaren esparruan. Hautaketa-irizpideak".

Laguntza eta ordainketa eskaerekin batera erantsi beharreko dokumentazioa III. eranskinean jaso da: "Laguntza eta ordainketa eskaerekin batera aurkeztu beharreko agirien zerrenda" izenburupean.

Kostuen moderazioko prozedura 13. oinarriaren arabera aplikatzeko moduluak IV. eranskinean jaso dira: "Moduluak" izenburupean.

2. Deialdia onestea.

2025eko ekitaldirako laguntzen deialdia onesten da, oinarri arautzaileen arabera.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 1.500.000 euroko gastua baimentzen da 2026ko ekitaldirako, 2025eko Aurrekontu Orokorren "720004-72200-7700-412113: 2023-2027ko NPEPE LGENF. Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak" izeneko partidaren baliokidea den partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

Kreditu hori handitzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan jasotakoaren arabera, INVEST (73 eta 74) esku-hartzean (nekazaritzako elikagaien sektoreko inbertsioetarako laguntzak jasotzen ditu) sartutako edozein deialditan erabili ez diren kredituen kargura, gehienez ere 1.500.000 euro gehituta, horretarako 2026ko ekitaldian gaituko den eta 2025eko gastuen aurrekontuko 720004 72200 7700 412113 "2023-2027ko NPEPE LGENF. Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak" izeneko partidaren baliokide den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta aski badago.

4. Laguntza eskaerak, inbertsio plana aldatzeko eskaerak, luzapen eskaerak eta ordainketa eskaerak aurkezteko epea.

–Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatuko da aurreko paragrafoan zehaztutako hasiera datatik 30 egun natural igarotzen direnean.

–Onetsitako inbertsio planean aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 1ean bukatuko da.

–Inbertsio plana burutzeko epea 2026ko abuztuaren 1ean bukatuko da. Luzapena emanez gero, epe hori 2026ko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez, eta urte horretako apirilaren 15a baino lehen eskatu beharko da.

–Ordainketa-eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 31n hasiko da, eta 2026ko abuztuaren 1ean amaituko da, edo luzapenaren onespenean ezartzen den egunean.

5. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari jakinaraztea.

Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko martxoaren 26an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–"MAKINAK AMANKOMUNEAN ERABILTZEN DITUZTEN KOOPERATIBETAKO (NMEK) INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK" EMATEKO 2025EKO EKITALDIRAKO DEIALDIA, 2023-2027KO NPEPEAREN ESPARRUAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nekazaritza-kooperatibentzako nekazaritzako makineria eta ekipamendua erosteko laguntzak, zeinak jasota baitaude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. eta 74. artikuluetan –erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago–, bat etorriz 6841.1 esku-hartzearekin (Laguntzak, inbertsio produktiboak egiteko nekazaritza-ustiategietan, klima-aldaketa arintzeari eta hartara egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari lotuak).

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, esku-hartze hau abian jartzearen helburua klima-aldaketa arindu eta hartara egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari laguntzea da.

3. oinarria.–Entitate onuradunak.

1. Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 1. zenbakiaren b) letraren arabera definituriko NMEKak (nekazaritzako makinak erabiltzeko kooperatibak) izaten ahalko dira onuradunak, Nafarroako Foru Komunitatean badihardute.

2. Kooperatiba onuradunek Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik beharko dute egon, edo, bestela, han inskribatzeko eskaera egina izan beharko dute laguntzarako eskaera aurkeztu baino lehenago. Azken kasu horretan, ordaintzeko eskaera aurkezteko azken eguna baino lehen, kooperatibak inskribaturik egon beharko du Kooperatiben Erregistroan.

4. oinarria.–Entitateak onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek entitate onuradunei emanen zaizkie, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) NMEKari atxikitako bazkideek bermatu beharko dute beren ustiategiek tamaina nahikoa dutela laguntzaren xedeko makinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zerrendatutako ezein egoeratan ez egotea. Bereziki, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Eskatzaileak Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuko subjektuak direnean, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluan ezarritakoa betetzea.

5. oinarria.–Inbertsio plana.

Eskaerarekin batera, inbertsio plana aurkeztuko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

Inbertsio planean alderdi hauek sartuko dira:

a) Inbertsio bakoitzeko edo helburu bera duen inbertsio-multzo bakoitzeko, memoria tekniko, ekonomiko eta finantzario bat, hura justifikatzeko, eta zehazteko nola lagunduko dioten 4. helburu espezifikoari eta/edo 5.ari eta/edo 9.ari, 6841.1 esku-hartzean (nekazaritza-ustiategietan inbertsio produktiboak egiteko laguntzak, klima-aldaketara arindu eta hartara egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari lotuak) definitutakoaren arabera.

b) Bazkide diren ustiategien erdiek gutxienez laguntza eskatzeko arrazoi izan diren makinak erabiltzeko aukera dutela justifikatzea, 6. oinarriko 1.a) puntuan jasotakoaren arabera.

c) Inbertsioen definizioa, honako hauek zehaztuz: ezaugarri teknikoak, lan ahalmena, zabalera, bolumena, azalera eta abar.

d) Makina bakoitza ustiategi bakoitzeko zein ekoizpen elementutan erabiliko den.

e) Kostuen moderazioa aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 13. oinarriaren arabera.

6. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Inbertsio hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) IV. eranskinean (Moduluak) jasotako definizioaren eta baldintzen araberako makinak, baldin eta NMEKeko bazkide diren ustiategien erdiek gutxienez horiek erabiltzeko aukera badute, kontuan hartuta zer labore eta animalia dituzten laguntza-eskaera aurkezten den urtean.

Energia-efizientziako eskakizunak dituzten traktoreen kasuan, sailkapen energetikoa Nekazaritzako makinen karakterizazioari eta erregistroari buruzko martxoaren 10eko 448/2020 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean ezarritako metodologiaren arabera arautuko da. Sailkapen energetikoa esteka honetan jasotakoa izanen da:

https://www.mapa.gob.es/es/agricultura/temas/medios-de-produccion/listah1-6-21_tcm30-563110.pdf

b) Ekipamendu informatiko berriak eta dagokien softwarea erostea.

c) Aurreko ataletan jasotako gastuei lotutako kostu orokor osoek, hala nola inbertsio-planak egiteko ordainsariak, ingeniaritza-diseinuak eta abar, inbertsio diruz lagungarri guztien %12ko muga izanen dute, deusetan ukatu gabe IV. eranskinean aurreikusitako moduluak aplikatzea.

2. Ez dira diruz lagungarritzat jotzen eta, beraz, ez dira hautagarriak izanen honako hauek:

a) Nafarroan egiten ez diren inbertsioak.

b) Bigarren eskuko ekipamendua erostea eta jartzea.

c) Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik guztiz gauzatu diren inbertsioak, dagozkien ordainketa guztiak egin diren ala ez gorabehera, baldin eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko hasiera-data badute, salbu eta aurreko 1. c) puntuan jasotako kostu orokorrak.

Guztiz gauzatutzat joko dira egoera hauetako batean dauden inbertsioak:

–Funtzionalki eta teknikoki operatiboak diren inbertsioak. Horretarako, egiaztatuko da nekazaritzako makineriaren erregistroko inskripzio-data laguntza-eskaeraren ondorengoa den.

–Osorik fakturatutako inbertsioak. Ordainketa egin aurretik, egiaztatuko da faktura guztiak eskaera-data baino lehenagokoak diren.

2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago hasitakotzat joko dira data hori baino lehenagoko fakturak, ordainagiriak edo froga-balio bera duten agiriak dituzten inbertsioak.

d) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta beste zerga batzuk.

e) Ondasunaren jabetza geroago eskuratzea baldintzatuko duten finantzaketa-formulak (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita onuraduna bihurtuko dela makinaren edo ekipamenduaren jabe laguntza justifikatzeko epearen barruan.

f) Finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuk, hala nola zergak, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzaketa kostuak, gastu orokorrak edo aseguruen gastuak.

g) IV. eranskineko (Moduluak) definizioaren arabera teknifikazio-irizpideak betetzen ez dituzten makinak eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta egokiak direla frogatzerik ez dutenak, bazkideek emandako ustiategiak oinarri hartuta.

7. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.

2. Laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, inbertsio diruz lagungarriaren %50 izanen da.

3. Espediente bakoitzari dagozkion laguntzen portzentajeak kalkulatzeko, aurreko puntuan adierazitako mugarekin betiere, honako gehikuntza hauek aplikatuko zaizkio %30eko oinarrizko portzentajeari:

–Nekazari gazteak: NMEKaren bazkide den ustiategi baten titularra (pertsona fisikoa), gutxienez, nekazari gaztea bada: %15.

–Lehentasunezko ustiategiak: bazkide diren ustiategien %40 edo gehiago (pertsona fisikoak zein juridikoak izan) lehentasunezko ustiategi gisa katalogatuta badaude: %10.

–Naturak mugatutako eskualdeetan dauden ustiategiak: nekazaritzako lan-unitate gehienak naturak mugatutako eskualdeetan badaude, NNUEn agertzen den NMEKeko bazkideen udalerriaren Estatistikako Institutu Nazionalaren kodifikazioaren arabera: %5.

4. Gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 10.000 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondoren.

5. Entitate onuradun bakoitzak gehienez ere 300.000 euro jasotzen ahalko ditu deialdi bakoitzeko, eta 800.000 euro programa bakoitzeko.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera ezartzeko, balorazio irizpideen arabera emandako puntuak batuko dira. Balorazio irizpideak II. eranskinean zehazten dira.

3. Inbertsioen ezaugarriengatik emanen diren baremoko puntuak honela zehaztuko dira:

–Makina edo ekipamendu bakoitzerako, zehaztuko da zenbat puntu ematen dituen baremoak, kontuan harturik zein den, batetik, makinaren edo ekipamenduaren inbertsio diruz lagungarria inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez, eta, bestetik, makinak edo ekipamenduak baremoaren arabera dituen puntuak. Horretarako, formula hau aplikatuko da:

Baremoko puntuak = x makinaren baremoko puntuak x (makinarako inbertsio diruz lagungarria / inbertsio diruz lagungarri osoa)

Aurkeztutako inbertsio-plana berrikusi eta baloratu ondotik eta kostuen moderazioko prozedura aplikatu ondotik zehaztuko dira makinaren inbertsio diruz lagungarriaren balioa eta inbertsio diruz lagungarri osoaren balioa, 13. oinarrian jasotakoaren arabera.

4. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

5. Onuradunak kontuan hartzeko eskatu dituen balorazio irizpideengatik bakarrik emanen dira puntuak. Betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, aintzat hartuko da puntu gehien ematen dituen egoera, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal dena, eskatutako puntuazioa inola ere gainditu gabe.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, eskaeren arteko lehentasun-hurrenkera ezarriko da, aurreko puntuetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta. Hala, irizpide horien arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako mugarekin.

2. Berdinketa gertatuz gero, arlo hauetan puntuazio handiena duten eskaerei emanen zaie lehentasuna, hurrenkera honetan: gazteen parte-hartzea, emakumeen parte-hartzea eta lehentasunezko ustiategien parte-hartzea. Hala ere berdinketa hausten ez bada, aurkeztu diren hurrenkeraren arabera lehenetsiko dira eskaerak.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

10. oinarria.–Ordaindu aurretik entitate onuradunek dituzten konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Deialdian ezarritako data baino lehenago gauzatzea inbertsio plana. Aurrekoa gorabehera, bukatzeko epea luzatzeko eska dezakete onuradunek, baldin eta frogatzen badute justifikatutako arrazoiengatik ezin dituztela inbertsioak burutu epearen barnean.

b) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta espedienteak lehenesteko (8. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea.

c) 11. oinarriaren arabera etorkizunean bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, edo hiru urtez enpresa txiki eta ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek justifikatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta,

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

e) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoak mantendu direla.

f) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazleak prestatzeko.

g) Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den azkeneko ordainketan justifikatu baino lehen.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.

i) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztapenen eta kontrolen xede izan daitezkeen artean.

j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak azalpen plaka bat paratu beharko du, ereduaren araberakoa. Eredua laguntzetarako izapideen katalogoan eskura daiteke.

Plaka horretan proiektuaren edo eragiketaren deskribapen bat agertuko da. Horretaz gain, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasuneko arau grafikoei jarraikiz, Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinaren arabera.

k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

l) Hala dagokionean, inbertsioko ondasunak inbertsio plana bukatu baino lehen inskribatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan.

m) Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren diru-itzulketak ekarriko ditu.

n) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, modu telematikoan.

2. Laguntzen eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartuko dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta entitate onuradunen kasuan:

a) NMEKaren jarduerari eustea.

b) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza mantentzea, bai eta horiek modu esklusiboan erabiltzea ere. Laguntzen onuradun diren entitateek ez dute hirugarrenendako lanik eginen laguntzaren xedeko makinekin, eta ez dituzte eskualdatuko, errentan emanen edo lagako hirugarrenek erabil ditzaten, gutxienez konpromisoen bost urteetako epean, edo hiru urtez, enpresa txiki eta ertainen kasuan, edo haien balio-bizitza guztian, epe hori baino laburragoa bada. Horretarako, epe horren barnean, NMEKeko bazkide diren ustiategien erdiek gutxienez makinak erabiltzeko aukera izatea betetzen jarraitu behar dute urtero, haien laboreak eta animaliak kontuan hartuta, salbu eta egiaztatzen bada bazkide diren ustiategien ekoizpenean orientazio-aldaketa bat izan dela, eta horrek eragiten badu baldintza hori ez betetzea.

c) Eragiketaren helburuei, izaerari eta gauzatzeko baldintzei eustea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

d) Entitatearen, jarduketa-eremuaren eta bazkideen baldintzei eustea (8. oinarriaren arabera baremo-puntuak eman dituztenak).

3. Onuradunak aurreko 2. puntuko konpromisoak hartzen dituela ulertuko da horiek baliozkotu ondoren, laguntza ematen eta/edo ordaintzen denean.

Konpromiso horiek ez zaizkie eskatuko eragiketei ekoizpen jarduera bat bertan behera uzten bada iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

12. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazioa.

1. Laguntza eskaerak horretarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko beharrezkoa izanen da onuradunaren autentikotasuna egiaztatzea, haren sinadura elektronikoaren bidez edo onuradunaren ordezkari gisa arituko den entitate laguntzailearenaren bidez, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduarekin, haren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

3. Jarduketa deialdiaren helburuei egokitzen zaiela frogatzeko, III. eranskinean azaltzen den dokumentazioa gehitu beharko zaio eskaerari.

4. Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzen onuradunek bitarteko elektronikoak baino ez dituzte erabiliko instrukzio organoarekiko harremanetan.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak jasotzen du proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzeko betebeharra, eta hura ebaluatzeko metodologia zehazten du.

Ondorio horietarako, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

a) IV. eranskinean (Moduluak) jasotako inbertsioen kasuan, honako hau izanen da zenbateko diruz lagungarria: onuradunak aurkeztutakoaren eta IV. eranskinean jasotakoaren arteko txikiena.

b) IV. eranskinean (Moduluak) jasotzen ez diren inbertsioen eta gastuen kasuan, eskatzaileak hiru faktura edo aurrekontu aurkeztu beharko ditu laguntza eskaerarekin batera. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da onuradunak aurkezten dituenetatik txikiena.

Eskaintzak egiazko enpresa hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta alderatzeko behar bezain zehatzak. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, justifikatzen bada merkatuan ez dagoela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatuta egonen da inbertsio planean.

c) Inbertsioaren ezaugarriak direla-eta aurreko kasu horietako bakar batean ere sartu ezin diren inbertsioen kasuan, onuradunak proformako faktura edo aurrekontua aurkeztu beharko du inbertsioaren zenbatekoa justifikatzeko. Balorazio batzorde batek aztertuko du zenbatekoa. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute edo, bestela, ordezko aurrekontu bat aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatua izanen da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Kostuen moderazioa aplikatu izanari buruzko egiaztatze kontrolak eginen dira laguntza esleitu baino lehen, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin baino lehen, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

3. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsio planari edo bukaerako ordainketa eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

4. Onuradunak horretarako aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien ondasunak ez dira diruz lagungarritzat joko.

14. oinarria.–Instrukzio-organoa.

Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atala arduratuko da esku-hartze honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioaz; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

15. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jaso ondoren, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, eskaera 10 eguneko epean zuzen dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate arduradunak argibideak eska ditzake aurkeztutako informazioari eta dokumentazioari buruz. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio argibideak gehienez 10 eguneko epean aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, dagoen informazioaren arabera instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta dirulaguntzak emateko espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

16. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik sei hilabetean ebatziko da laguntzak eman edo ukatzen diren. Ebazpen horretan, honako hauek jasoko dira: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Prozedura ebazteko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela ulertuko da.

6. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, berariazko ezespena izanez gero, edo administrazio isiltasunez ezetsi dela ulertzen den egunetik, presuntziozko ezespena izanez gero.

17. araua.–Inbertsio plana aldatzea.

1. Arrazoi justifikatuengatik entitate onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio planean, esleipena aldatzeko eskaera aurkeztu beharko du. Eskaera hori deialdian zehaztutako data baino lehenago aurkeztu beharko da, eta laguntza eskaera baten irizpide eta betekizun berberak bete beharko ditu.

2. Proposatutako aldaketak aski arrazoitua eta justifikatua egon beharko du, eta behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek bermatzeko:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Eskatutako aldaketak nabarmentzat joko dira baldin eta eskatutako inbertsioei kostuen moderazioko prozedura aplikatu behar bazaie, hau da, eskatutako inbertsio berriak aurretik onartu gabe badaude eta/edo aplikatu beharreko modulua aldatzen badute emandakoez bestelako ezaugarriak dituztelako, eta aldaketak inbertsio diruz lagungarria 7.500 euro baino gehiago murrizten badu.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren mende egonen da eskatutako aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean esleituriko laguntzak ez dira handituko.

Aldaketa nabarmenik izanez gero, inbertsio plan berria ebazpen baten bidez onetsi beharko da, hasierako planerako erabilitako irizpide tekniko-ekonomiko eta kostuen moderazioko irizpide berberei jarraikiz.

Aldaketak nabarmenak ez badira, esleitutako inbertsioetan dagokion doikuntza eginen da txosten tekniko baten bidez, eta onuradunari jakinaraziko zaio.

6. Nabarmena ez den aldaketaren bat jakinarazten ez bada, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

7. Jakinarazi ez diren aldaketa nabarmenen kasuan, kostuen moderazioko prozedura behar bezala aplikatzeko behar den dokumentazioa eskatuko da azken ordainketa egin aurretik. Prozedura hori berme askirekin aplikatzerik ez bada, inbertsioak ez dira diruz lagungarritzat joko. Hori guztia 20. oinarriko 7. puntuan jasotakoaren arabera aplika daitezkeen murrizketak alde batera utzi gabe.

18. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan eskura dagoen atzemate programaren bidez.

2. Deialdian ezarritako epean aurkeztu beharko dira ordainketa eskaera eta, harekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta nahitaezkoak diren gainerako agiriak. Beraz, ulertuko da data hori dela baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko muga-eguna.

Nekazaritzako makineriaren kasuan, egun horretarako Nafarroako Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatuta egon beharko du.

Epe horiek bete behar izateak ez du esan nahi ezin direnik luzapenak eskatu eta eman justifikatutako arrazoiengatik.

3. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak eta/edo froga-balio bera duten agiriak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.

4. Onuradunak erabakitzen badu bere dirulaguntza enpresa hornitzaileari edo banku entitate bati lagatzea, lagapen hori justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du ordainketa eskaerarekin batera. Agiri horretan, laguntza zer entitateri lagatzen zaion, haren datuak jasoko dira, baita lagatako zenbatekoa ere.

19. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian zehaztutako aurrekontu-ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Oro har, dirulaguntzak ordaindu aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatuko du laguntzaren onuradunak bete egin dituela bai dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak, bai gardentasuneko informazio betebeharra.

Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela ziurtatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituen eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorren. Kontrolen emaitzak ikusirik, dagozkion ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da ordaindu beharreko zenbatekoa, betiere hasiera batean esleitutako kopurua gainditu gabe.

6. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketa eta bazterketa irizpideak aplikatuko dira.

20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Ordainketa-eskaera ezarritako epean aurkezteko betebeharra betetzen ez bada eta ustiategien gutxieneko bazkide titularren kopurura ez iristeagatik NMEK izaera galtzen bada, laguntza osoa galduko da.

2. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada ez direla bete eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.

3. Ez bada betetzen gastuak epe barruan justifikatzeko konpromisoa, gastu horiei lotutako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

4. Ez badira betetzen 10. oinarriko 1. zenbakiko e) eta n) letretan jasotako betebeharrak laguntza osoa galduko da (kontrolak onartzea eta gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztea, hurrenez hurren).

5. Ez badira betetzen 10. oinarriaren 1. zenbakiko f), g), h) eta l) letretan jasotako konpromisoak, konpromiso bakoitzari zuzenean lotutako laguntza galduko da (kontabilitateari, jasotzen diren beste laguntzak jakinarazteari eta erregistroetan inskribatzeari buruzkoak, hurrenez hurren).

6. Ez badira betetzen 10. oinarriko i) eta j) letretan jasotako konpromisoak laguntzaren %50 galduko da (agiriak gordetzearena eta azalpen plakak jartzearena, hurrenez hurren).

7. Jakinarazi gabeko aldaketa nabarmenen kasuan, inbertsio diruz lagungarrian 7.500 euro baino gehiagoko murrizketa eragiten badute, benetan gauzatutakoari dagokion zenbatekora doituko da ordainketa, eta %10eko penalizazioa aplikatuko zaio doikuntza egin ondorengo laguntzari.

8. Emandako laguntza guztiei uko egiten bazaie, eta ukoa laguntza emateko aldaketak aurkezteko aurreikusitako epea bukatu baino lehen jakinarazi ez bada, ezin izanen da laguntzarik eskatu makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibek (NMEK) egindako inbertsioetarako onesten den hurrengo deialdian.

9. Ordainketa eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Baldin ordainketa eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa bada, eskaera horren onargarritasun azterketa egin ondoren, ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da irizpide horren araberako murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea.

10. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 8. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

11. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku-hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo gezurrezko adierazpena aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako adierazpen faltsutzat hartuko da.

12. Frogatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

3. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko a) letran xedatutakoa, laguntza osoa itzuli beharko da, legez dagozkion interesekin batera.

4. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko b) letran laguntzaren xedeko makinak eskualdatzeari edo errentan emateari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntza itzuli beharko da, eta legez dagozkion interesak ordaindu.

5. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko b) letran hirugarrenendako lanak egiteari edo hirugarrenek erabiltzeko lagatzeari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntzaren %50 itzuli beharko da lehen aldian, eta %100, berriz, ez-betetzea bigarren aldiz eginez gero. Horrekin batera, legez dagozkion interesak ordaindu beharko dira.

6. Ez-betetzeren bat egiaztatzen bada aurreko 3. eta 4. puntuetan azaldutako irizpideak ez diren 11.2 oinarriko irizpideetan, eta ez-betetzea lehen urtean gertatzen bada, laguntza osoaren %100 galduko da; bigarren urtean gertatzen bada, %80 galduko da; hirugarrenean gertatzen bada, %60; laugarrenean gertatzen bada, %40; eta bosgarrenean gertatzen bada, %20. Dagokion diru-itzulera egin beharko da.

7. Ez da ez betetzetzat joko 8. oinarriaren araberako balorazio-irizpide bati buruz ari garenean, espedienteari legokiokeen puntuazioak kontzesioari eusteko modua emanen balio.

8. Aurreko ataletan aipatutako konpromisoak ez betetzea ez da ez-betetzetzat hartuko NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkideren bati eragiten dion ezinbesteko arrazoi bat gertatzen denean.

Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespeneko kasuak gertatu direla ulertuko da honako egoera hauetan:

a) NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkide den pertsona fisikoren bat hiltzen bada.

b) NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkide den pertsona fisikoren bat lanerako ezintasun egoeran badago luzarorako.

c) NMEKa osatzen duten ustiategietako bat osorik edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta desjabetzea ezin bazen aurreikusi eskaera aurkeztu zen egunean. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako Dimentsioko Unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Natura hondamendi larria, NMEKa osatzen duten ustiategietako baten lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) NMEKa osatzen duten ustiategietako baten eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, ezbeharrez.

f) Epizootia edo landareen gaitza, NMEKa osatzen duten ustiategietako baten aziendak edo laboreak (hurrenez hurren) kaltetu dituena, haietako denak edo zati bat.

Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, entitate onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

22. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ez dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik jasotzen ahalko.

Deialdi honen bidez laguntza jaso duten ondasunek ezin izanen dute inola ere beste laguntzarik jaso.

23. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf

Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan gertatzen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion–cas–us.pdf/a4040dbc-5f38-6419-de18-be7af29f4cca?t=1651059276963

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas–eus.pdf/476d1d82-9ef4-7d25-7668-36cf9ae8c191?t=1651059275713

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, adierazitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

24. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzaren publizitatea Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinak ezarritakoaren arabera eginen da (erregelamendu horren bidez ezartzen dira olio-hazien, kotoiaren eta ardogintzako azpiproduktuen gaineko esku-hartze motetarako arauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz), bai eta Batasunaren laguntzarekin eta NPEren plan estrategikoekin lotutako informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari buruzko betekizunen arabera ere.

25. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Arau-hauste administratiboak dira abenduaren 23ko 30/2022 Legean tipifikatutako ekintzak eta omisioak, eta zehagarriak izanen dira, baita zabarkeria hutsez eginak badira ere, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo Europako araudiak ezarritako beste kasu batzuetan.

2. Arau-hauste administratiboen erantzule izanen dira ekintzaz edo omisioz arau-hauste gisa tipifikatutako inguruabarretan dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak eta nortasunik gabeko entitateak.

3. Abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritakoaren arabera tipifikatu eta mailakatuko dira arau-hausteak.

II. ERANSKINA–HAUTAKETA IRIZPIDEAK

IRIZPIDEA

DEFINIZIOA/EGIAZTAPENA

MAKINA
BAKOITZEKO PUNTUAZIOA

BAREMOAREN GEHIENEKO
PUNTUAZIOA

PUNTUAZIO
APLIKAGARRIA

MAKINAK

35

Ongarrien aplikagailuak: zisternak

(2) (3)

35

(1)

Ongarrien aplikagailuak: ongarriztagailuak

(4) (5)

20

(1)

Fitosanitarioen aplikagailuak: ihinztagailuak

(6) (7) (8) (9)

20

(1)

BAZKIDEEN TIPOLOGIA

55

Lehentasunezko ustiategiak

(10)

35

Bazkideen %40 edo gehiago

35

%20 edo gehiago eta %40 baino gutxiago

30

%20 baino gutxiago, gutxienez lehentasunezko ustiategi bat

25

Nekazari gazteak

(11)

10

Bazkideen %40 edo gehiago

10

%20 edo gehiago eta %40 baino gutxiago

8

%20 baino gutxiago, gutxienez gazte bat

5

Generoa

(12)

10

Bazkideen %40 edo gehiago

10

%20 edo gehiago eta %40 baino gutxiago

8

%20 baino gutxiago, gutxienez emakume bat

5

USTIATEGIAK

10

Kokalekua

(13)

10

Goi-mendia

10

Mendialdea

7

Naturak bereziki
mugaturiko eskualdeak

5

(1) Baremorako zenbatu beharreko puntuazioa honako formula honen emaitza da: ingurumen-onura duen makina bakoitzeko puntuazioa * (makinaren balioa diruz lagungarria / espedientearen balio diruz lagungarria).

(2) 10.000 litroko edo gehiagoko zisterna, baina 20.000 litro baino gutxiagokoa, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikaziorako (IV. eranskina, 5.1).

(3) 20.000 litro edo gehiagoko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko (IV. eranskina 5.2).

(4) Ongarriak aplikatzeko ekipamendu esekia, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai (IV. eranskina, 5.5).

(5) Ongarria aplikatzeko ekipamendua, arrastekoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai (IV. eranskina, 5.6).

(6) Barra-ihinztagailua, esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak mozteko sistema ere (IV. eranskina, 6.1).

(7) Barra-ihinztagailua, arrastekoa, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteak mozteko sistema ere (IV. eranskina, 6.2).

(8) Barra-ihinztagailua, autopropultsatua, GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak mozteko sistema ere (IV. eranskina, 6.3).

(9) Ihinztagailu hidropneumatikoa (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak mozteko sistema dituena (IV. eranskina, 6.5).

(10) Lehentasunezko nekazaritza-ustiategi baten titularrak diren bazkideak, NMEKean parte hartzen duten bazkide guztiak kontuan hartuta.

(11) Ustiategi baten titularrak diren bazkide gazteak (pertsona fisikoak), NMEKean parte hartzen duten bazkide guztiak kontuan hartuta. Nekazari gaztetzat hartuko da laguntza eskaera aurkezten den egunean 41 urte bete ez dituen eta nekazaritza-ustiategi baten titularra dena.

(12) Ustiategi baten titularrak diren emakumezko bazkideak (pertsona fisikoak), NMEKean parte hartzen duten bazkide guztiak kontuan hartuta.

(13) NMEKeko bazkideen nekazaritzako lan-unitate gehienak biltzen dituen eskualdeko (goi-mendia, mendia, naturak bereziki mugaturiko eskualdea) puntuak aplikatuko dira, eskaera egiten den unean Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroko (NNUE) fitxetako parametroetan agertzen den ustiategi bakoitzaren Estatistika Institutu Nazionaleko udalerriaren arabera. Eskualdeen artean berdinketa gertatuz gero, baremoan balorazio hoberena duen eskualdeko puntuazioa aplikatuko da.

II. ERANSKINA.–LAGUNTZA-ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

a) Eskaera egiten duen entitatearen IFZaren kopia.

b) NMEKeko bazkide diren eta ustiategiaren titular diren pertsona fisikoen NANa.

c) Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria edo, hori ez badute, erregistroan inskribatzeko eskaeraren kopia.

d) Zuzendaritza kontseiluak edo gobernu organoak emandako ziurtagiria, alderdi hauek jasotzen dituena:

–Bazkide kopurua.

–Laguntza aurkezteko edo laguntzarekin lotutako edozein izapide egiteko ordezkaria nor izanen den.

e) Aurrekontuak edo proformako fakturak, aurreikusten den inbertsio bakoitzerako. Inbertsioaren osagai guztien zerrenda bat barne hartu beharko dute, balorazio batekin, makinagatik ematen diren puntuak justifikatzeko.

f) Makinen energia-efizientzia eskatzen bada, honako hauek jasotzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da: marka, modeloa, bertsioa, sailkapen energetikoa, emisioen fasea.

Ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Fakturak, ordainagiriak edota froga-balioa duten beste agiri batzuk. Doitasun-elementuak dituzten makinen fakturek elementu horien guztien deskribapena jaso beharko dute.

b) Zuzendaritza kontseiluak edo gobernu-organoak emandako ziurtagiria, NMEKaren bazkide osaera jasotzen duena.

c) Makinen energia-efizientzia eskatzen bada, honako hauek jasotzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da: marka, modeloa, bertsioa, sailkapen energetikoa, emisioen fasea.

IV. ERANSKINA.–INBERTSIO MODULUAK

A) ORDAINSARIAK

Inbertsio plana

880

B) NEKAZARITZAKO MAKINAK/Unitatea

1.–Traktoreak

1.1

A edo B sailkapen energetikoa duten traktoreak, gidatze automatikoa eta lanabesen, traktorearen eta Isobus motako ordenagailuaren arteko komunikazio elektronikoa dutenak

1.1.1

100 ≤ potentzia < 150 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

104.060

1.1.2

150 ≤ potentzia < 200 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

134.420

1.1.3

200 ≤ potentzia < 250 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

160.350

1.1.4

Potentzia ≥ 250 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

201.470

1.2

Traktoreak, gidatze automatikoarekin eta tresnen, traktorearen eta ordenagailuaren arteko Isobus motako komunikazio elektronikoarekin ekipatuak

1.2.1

100 ≤ potentzia < 150 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

94.060

1.2.2

150 ≤ potentzia < 200 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

124.420

1.2.3

200 ≤ potentzia < 250 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

150.350

1.2.4

Potentzia ≥ 250 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

191.470

1.3

Pala-traktore baskuladuna (mekanismo hidraulikoa, euskarria eta pala edo hasierako beste tresna bat sartuta daude moduluan)

8.100

2.–Biltzeko makinak (ebaketa-burua sartuta dago moduluan)

2.1

Aleak biltzeko makinak, GPSa dutenak, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamenduak ere: 250 cv baino gutxiagoko potentzia

183.430

2.2

Aleak biltzeko makinak, GPSa dutenak, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamenduak ere: 250 cv-ko potentzia edo handiagoa

265.650

2.3

Mozteko tresneria eramateko atoia

6.330

2.4

Aleak biltzeko makinarako aparteko ebaketa-burua

50.600

2.5

Bazka biltzeko makina autopropultsatua, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituena

442.750

2.6

Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak, almendrondoak), autopropultsatua, GPSa duena eta uzta pisatzen duena, kontrola eta errendimendu-mapak egin ahal izateko

225.050

2.7

Uzta biltzeko makina, enbor eta hostailaren bibragailu bidezkoa

124.480

2.8

Frutagintzarako plataforma

64.010

2.9

"Baby leaf" hostoak biltzeko makina

65.910

2.10

Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarrak, ziazerbak)

453.500

2.11

Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomateak)

170.780

2.12

Zuhaitz-astingailuak

44.280

3.–Karga eta garraiorako makina autopropultsatuak (moduluan sartuta dago pala edo hasierako beste tresna bat)

3.1

Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

42.380

3.2

Minikargagailu trinkoa

38.580

3.3

Gurpilen gaineko pala kargatzaile baskuladuna

151.800

3.4

Pala kargatzaile teleskopiko baskuladuna

101.200

4.–Ereiteko eta landatzeko makinak

4.1

Birlandatzeko makinak

18.720

4.2

Aleak ereiteko makina, pneumatikoa edo ale bakarreko eta doitasunezkoa, Isobusa edo GPSa duena, baita aitzinamenduaren araberako aplikaziorako eta tarteak mozteko sistema ere

63.250

4.3

Aleak ereiteko makina, zuzenean ereiten duena, Isobus edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteak mozteko sistema ere

75.900

4.4

Aurreko tobera

10.980

5.–Ongarrien aplikagailuak

5.1

10.000 litroko edo gehiagoko zisterna, baina 20.000 litro baino gutxiagokoa, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko

104.740

5.2

20.000 litroko edo gehiagoko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko

128.020

5.3

Zisternaren osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena

12.650

Tarteen kontrola

12.650

Minden analisi jarraiturako sistema / NIR teknologia

12.650

5.4

Haizemaile formako irteera duen zisterna egokitzea, minden aplikazio lokalizatua egiteko (hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), xehatzeko edo banatzeko sistema barne

25.300.00

5.5

Ongarriak aplikatzeko ekipamendu esekia, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikatzeko sistema

31.630

5.6

Ongarria aplikatzeko ekipamendua, arrastekoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikatzeko sistema

44.280

5.7

Simaurra zabaltzeko orga, Isobusa edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikatzeko sistema. Edukiera: 15 m³ edo gutxiago

30.360

5.8

Simaurra zabaltzeko orga, Isobusa edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikatzeko sistema. Edukiera: 15 m³ baino gehiago

63.250

6.–Fitosanitarioen aplikagailuak

6.1

Barra-ihinztagailua, esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikatzeko sistema eta pita bidezko ebaketa

47.950

6.2

Barra-ihinztagailua, arrastekoa, Isobus konexioa edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikatzeko sistema eta pita bidezko ebaketa

58.070

6.3

Barra-ihinztagailua, autopropultsatua, GPSa duena, aurrera egin ahala aplikatzeko sistema eta pita bidezko ebaketa

135.970

6.4

Barra ihinztagailurako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa

17.710

Aire hesia edo twin sistema

8.860

6.5

Ihinztagailu hidropneumatikoa (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikatzeko sistema eta tarteak ebakitzeko sistema dituena

26.570

6.6

Ihinztagailu hidropneumatikorako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Dagoen landare kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa

5.060

Tunel motako aplikatzailea

17.710

6.7

Aurrealdeko biltegia

6.330

7.–Bazka biltzea

7.1

Sega-makina (egokitzailea), lan zabalera: 3 metro edo gutxiago

30.550

7.2

Sega-makina (egokitzailea), lan zabalera: 3 metro baino gehiago

40.730

7.3

Sega-makina (ez-egokitzailea), lan zabalera: 3 metro edo gutxiago

17.460

7.4

Sega-makina (ez-egokitzailea), lan zabalera: 3 metro baino gehiago

30.470

7.5

Garraiagailua/Paka-makinarako eskuarea

36.410

7.6

Txarrantxa

18.220

7.7

Xehatzeko makina

22.770

7.8

Fardoak egiteko makina arrunta

25.930

7.9

Fardo handiak egiteko makina

113.850

7.10

Fardoak egiteko errotomakina, kamera finkoduna

37.950

7.11

Fardoak egiteko errotomakina, kamera aldakorduna

65.450

7.12

Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makina

13.540

7.13

Fardoetarako atoi autokargatzailea, A motakoa - Fardo txikia elkartzeko makina

49.970

7.14

Fardoetarako atoi autokargatzailea, B motakoa, fardo handia biltzeko makina

82.230

7.15

Bazkarako atoi autokargatzailea

74.640

7.16

Atoi autoegozlea

47.440

8.–Zurezko laboreetan estaldura mantentzea

8.1

Sasiak garbitzeko makina

15.180

8.2

Sasiak garbitzeko makina besoduna

19.800

9.–Bestelakoak

9.1

GPSa, pilotu automatiko bidezko gidatze-sistema duena, ROMAn NMEKaren izenean inskribatutako makinei buruzkoa

12.020

9.2

RTK modulua

12.020

9.3

Funtzionamendu elektrikoko makina autopropultsatuak

Proformako faktura

9.4

Lurreko robota

Proformako faktura

Iragarkiaren kodea: F2504765