2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa Tafallako Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Berezian, 193. etxe-sailean, oztopo arkitektonikoak kentzeko 34. poligonoko 705. lurzatian. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2025eko apirilaren 10ean egin tokiko gobernu-batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea Tafallako Hirigune Historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Bereziaren aldaketa bat, 193. etxe-sailean, katastroko 34. poligonoko 705. lurzatian (Tubal kalea 18). Aldaketa hori Carolina Zaratiegui Zabalzak sustatu du, oztopo arkitektonikoak kentzeko xedearekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina). Esteka honetan jarriko da jendaurrean: Modificación PERI parcela 705 pol34 (rec 2) febrero 25.
Tafallan, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2505921