2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Aldaketa, Udaltzaingoko agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian
Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko martxoaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen Lizarrako Udaltzaingoko hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia (2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean).
Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasunaren Koordinazio Atalak Udalari jakinarazi dio komeni dela deialdiaren IV. eranskinean aurreikusitako baztertzeko arrazoi medikoen araubidea aldatzea, abian diren gainerako deialdiekin koordinatzeko.
Proposamena aztertuta, komenigarritzat jotzen da baztertzeko arrazoi medikoen araubidea aldatzea, igorritako proposamenari jarraituz, eta, beraz, honako erabaki hau hartu da:
Lehenengoa.–IV. eranskineko ("Baztertzeko arrazoi medikoen taula") 11. eta 14. atalak aldatzea. Honela geratuko dira:
11.–Sistema endokrinologikoa:
–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.
–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.
–Bestelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.
14.–Beste batzuk:
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-en sindromea.
–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 30).
Lizarran, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2505826