1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
168/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2024-2025 ikasturtean (deialdia azaroaren 15eko 6/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 797392.
2025eko otsailaren 26an, dirulaguntzaren onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, eta erreklamazio-epe bat ireki zen, 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 3ra bitartekoa, biak barne.
Ebaluazio batzordeak akats bat atzeman du interesdunei jakinarazteko prozeduran, zeina jasota baitago deialdiaren 10. oinarrian. Hala, ebaluazio batzordeak 2025eko martxoaren 17an argitaratu zituen berriz behin-behineko esleipenak, aipatutako 10. oinarrian ezarritakoaren araberako komunikazio prozedura betetzeko. Hortaz, erreklamazioak egiteko beste epe bat ireki zen, 2025eko martxoaren 18tik 20ra bitartekoa, biak barne.
Bigarren erreklamazio-epea amaituta, erreklamazio bakarra jaso zen, Arangoiti Ikastola sozietate kooperatiboarena. Ebaluazio batzordeak aztertu eta ez du baietsi.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea dirulaguntza ematea jarraian adierazitako entitateei. Dirulaguntza 2024-2025 ikasturterako deitu zen, azaroaren 15eko 318/2024 Ebazpenaren bidez, partida honen kargura: 2025eko gastu-aurrekontuko 42400 420001 4816 322002 partida, "Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntza" izenekoa (40000458 kontabilitate-espedientea).
ONURADUNA | IFK | GEHIENEKO ZENBATEKOA |
Sortzen Gurasoak elkartea | G31591217 | 912,35 euro |
Mugarri guraso elkartea | G31557242 | 4.073,00 euro |
Jaso fundazioa | G71298871 | 4.073,00 euro |
Buztintxuri IP | G71022693 | 4.073,00 euro |
Lokiz guraso elkartea | G31830847 | 626,43 euro |
S. Miguel de Aralar helduentzako hezkuntza-zentroa | F31081342 | 900,13 euro |
Jaso Ikastola sozietate kooperatibo mugatua | F31630338 | 839,04 euro |
Bernart Etxepare guraso elkartea | G71041271 | 428,48 euro |
San Miguel de Aralar guraso elkartea | G31133721 | 4.073,00 euro |
Guztira | 19.998,43 euro |
2. Arangoiti Ikastola sozietate kooperatiboari (F31212251) dirulaguntza ukatzea, ez duelako betetzen 3. oinarriaren 1. puntuak ("Diruz lagundutako jarduera motak") proposatzen dituen jarduerak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen administratibo honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Euskara Atalera, eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2505034