90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurren eta bide publikoen desafektazioa, gero haien erabilera lagatzeko eta karga eta zortasunak eratzeko Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteko. Hasierako onespen berria

Corellako Udalak, 2025eko apirilaren 11n egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik 2024ko urriaren 3an EDP Renovables España SLU enpresak herri-lurrak desafektatzeko eskaera aurkeztu zuela (sarrera-erregistroa: 2024/3849), Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak egiteko.

Kontuan izanik 2024ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zela:

"Lehenengoa.–Hasiera batez onestea herri-lurretako 688.279 m²-ren desafektazioa, Abatores, El Juncal, La Hondada eta Los Cabezales alderdietan, zehazki, 15. poligonoan dauden lurzati hauetan: 768, 769, 771,772, 773, 774, 775, 776, 789, 790, 791, 792, 793, 794, 796, 799, 800, 801, 803, 804, 805, 806, 807, 808, 809, 810, 812, 824, 825, 836, 844, 845, 846, 847, 848, 849, 850, 851, 852, 853, 854, 855, 856, 857, 858, 859, 860, 870, 872, 873, 874, 875, 876, 877, 878 eta 927; eta 16. poligonoan dauden lurzati hauetan: 472, 473, 488, 490, 491, 492, 493, 494, 495, 496, 497, 498, 499, 500, 501, 502, 503, 504, 505, 506, 507, 508, 509, 510, 511, 512, 513, 514, 515, 516, 517, 518, 519, 520, 521, 522, 523, 524, 525, 526, 527, 528, 529, 536, 537, 538, 539, 540, 541, 542, 543, 544, 545, 546, 549, 550, 565, 566, 573, 602, 603, 604, 605 eta 606. Orobat, hasiera batez onesten da bide publikoetako 39.293 m²-ren desafektazioa; haietatik, 14.319 m² kokatuta daude 15. poligonoan, eta 24.974 m², aldiz, 16. poligonoan, helburua baita gero haien erabilera lagatzea EDP Renovables España SLU enpresari, Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa para dezan.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea 5.224 m²-ren desafektazioa herri-lurzati hauetan: 273 (6. poligonoa), 626 (8. poligonoa), 31, 37, 38, 39, 40 eta 41 (9. poligonoa), 533, 490, 491, 495, 496, 497, 498, 502, 503, 504, 505, 506, 507, 508, 509, 313, 312, 311, 318, 263, 266, 265, 250 eta 303 (10. poligonoa) eta 454, 637, 638, 666, 667, 683, 685 eta 5011 (16. poligonoa), alderdi hauetan: La Hondada, Los Cabezales, Hoya del Villar, Rio Bajo, La Sarda, El Borro, La Recueja, Fornillo, Las Canteruelas eta El Casetón de don Camilo, helburua baita zortasunaren karga ezartzea, 30 kV-eko erdi-tentsioko lurpeko ebakuazio sarearen azpiegituraren ukipenagatik. Orobat, hasiera batez onesten da bide publikoetako 9.989 m²-ren desafektazioa, helburua baita bide-zortasunaren karga ezartzea, ebakuazio azpiegitura horren ondorioz, eta lurretako 26.049 m² aldi baterako okupatzea, instalazioa paratzeko, eta bide publikoetako beste 23.170 m² helburu berberetarako, herri-lurzati eta alderdi berberetan.

Hirugarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena herri-lurren eta bide publikoen desafektazioa eta geroko erabilera-lagapena, kargak eta zortasunak eratzea eta aldi baterako okupazioa.

Laugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Bosgarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.

Seigarrena.–Aurreko izapideak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera igortzea araudian aurreikusitakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko, ondoren erabilera lagatzeko eta kargak eta zortasunak eratzeko, adierazitako lurretan eta bide publikoetan, aipatutako baldintza-agiriarekin bat".

Kontuan izanik erabakia hartu zela hura onesteko legez eskatzen den quoruma (gehiengo osoa) izan gabe, aktan jasotakoaren arabera gehiengo soilaren aldeko botoa lortu baitzuen, eta, ondorioz, erabateko deuseztasuneko edo zuzenbidean erabat deusez izateko akatsa duela (Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 47.1 e) artikuluan jasotakoa).

Aintzat harturik desafektazioaren hasierako beste onespen bat egin behar dela, 00001202-2024-00009 desjabetze espedienteak sortu dituen egungo inguruabarretara egokituta.

Ikusirik udal idazkariak egin txostena, espedientean dauden txostenak eta, orobat, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordearen 2025eko apirilaren 3ko irizpena.

Eta aplikatuz honako hauetan xedatuta dagoena: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 98. artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko (280/1990 Foru Dekretua) 4. artikulua, 91.a eta hurrengoak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 47.2 artikulua eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 47. artikulutik 53.era bitartekoak.

Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea herri-lurretako 157.771 m²-ren desafektazioa, 15. eta 16. poligonoetan, baldintza-agirian zehaztutako lurzatietan, gero lur horien erabilera lagatzeko EDP Renovables España SLU enpresari. Azalera horretan sartzen dira, batetik, desjabetze-aktarik egin ez den lurzatien azalera osoak eta, bestetik, 2024ko abenduaren 10ean, 11n eta 12an desjabetze-aktak egin ziren lurzatietan, desjabetze-aktak finka osoa hartzen ez zuenetan, horietatik kanpo gelditu ziren azalerak. Izan ere, helburua da lur horiek guztiak, bai desjabetze-prozedurak ukitutakoak, bai eta proposatzen den desafektazio-prozedura arruntaren barnekoak, Cierzo II eguzki-instalazio fotovoltaikoa egiteko erabiltzea, bat etorriz bi prozeduretako desafektazioaren onuraduna den enpresarekin sinatutako hitzarmenarekin.

Bigarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena herri-lurren desafektazioa eta bide publikoen kalifikazio aldaketa, gero horien erabilera lagatzeko, kargak eta zortasunak eratzeko eta aldi baterako okupatzeko.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, zeinen xedea baita 15. eta 16. poligonoetako bide publikoen kalifikazio juridikoa aldatzea gero erabilera lagatzeko eta, orobat, 6., 7., 8., 9.,10., 15., 16. eta 17. poligonoetako bide publikoetan zortasun kargak eta aldi baterako okupazio ezartzea. Hilabetez egonen da jendaurrean, Osoko Bilkurak aldaketa juridikoari buruzko erabakia hartu aurretik, eta horretarako iragarkia paratuko da Udalaren egoitza elektronikoaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Onestea ezen, epea iraganik, Osoko Bilkurak ebatzi beharreko erreklamaziorik bada, bidezko den erabakia hartuko dela; eta, aldiz, halakorik izan ezean, hasierako onespena behin betiko onespen bihurtuko dela desafektazioari dagokionez, eta aldaketa juridikorako proposamena Osoko Bilkurara igorri beharko dela deklarazio hori onesteko.

Seigarrena.–Aurreko tramiteak beteta, herri-lurren desafektaziorako soilik, espedientea igortzea, eta horrekin batera igortzea araudian ezarritakoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta erabilera-lagapena arautuko duen baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala aipatu lurren desafektazioa onesteko, gero haien erabilera lagatzeko, aipatu agiriaren eta hitzarmenaren arabera.

Corellan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2505852