2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AMESKOABARRENA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
2025eko apirilaren 10ean egin osoko bilkurako erabaki baten bidez, aho batez onetsi zen lan publikoaren eskaintza hau 2025erako:
–Zerbitzu anitzetako arduraduna. Lanpostuak: 1. Maila: C. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Ordainsariak: oinarrizkoak eta lanpostuko osagarria, %10. Administrazio-egoera: hutsik.
–Administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: barne igoera murriztua, oposizio-lehiaketa, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio-egoera: hutsik.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".
Zudairin, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2505809