90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 56/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko 2025-2026 ikasturteko prozesua onetsi zen.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Garazi Subiza Huarte andreak eta Leticia Molina Rodriguez andreak errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 56/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko 2025-2026 ikasturteko prozesua.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek jarri den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek, alegazioak aurkeztuz gero edo gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatuz gero, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute horretarako.

Iruñean, 2025eko apirilaren 14an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2505777