90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko apirilaren 16an harturiko erabaki baten bidez, onetsi dela Oltzako Zendeako Udalaren 2025. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehendabizi.–Oltza Zendeako Udalaren lan publikoaren 2025eko eskaintza onestea, ondotik zehazten den lanpostu hau biltzen duena, berariazko tasaren kargura, 2024ra eta 2025era luzatutako 2023ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Lege 20.Bi.4 artikuluan ezarri bezala.

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EUSKARA NAHITAEZKOA/MEREZIMENDUA

EUSKARA
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

BETETZEKO
AURREIKUSPENA

Zerbitzu anitzak / Lorezaina (hutsik)

1

LKF

D

OL

Merezimendua

B1

2025

–Araubide juridikoa: LKF = lan-kontratudun finkoa.

–Sarbidea: OL = Oposizio-lehiaketa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2505983