1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
58C/2025 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Oberena erakundearen hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Oberena erakundearen hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31100412012013), erregistro honetan 2025eko martxoaren 12an sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2025eko otsailaren 27an izenpetu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 28an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
OBERENA ERAKUNDEAREN 2025EKO SOLDATA-BERRIKUSPENAREN SINADURA-AKTA
Iruñean, 2025eko otsailaren 27ko 10:00etan, Oberena erakundearen egoitzan (Sebastian Albero kalea 1), jarraian zerrendatzen diren pertsonak bildu dira, enpresa eta langileak ordezkatuz, Oberena erakundearen hitzarmen kolektiboa sinatzeko.
Enpresaren aldetik: | Langileen aldetik: |
Joaquin Echenique Huarte jauna | Fernando Percaz Nadal jauna |
Juan Eseverri Abentin jauna | Isaac Ciaurriz Urdaniz jauna |
| Ricardo Ortega Zunzarren jauna |
Saioa hasita, bi aldeek aditzera ematen dute:
OBERENA erakundearen hitzarmen kolektiboaren 15. artikuluan honako soldata-igoera hau zehazten dela, antzinatasun osagarria izan ezik, ez baita inola ere igoko.
–2025. urtea: Nafarroako 2024ko KPIa.
ERABAKITZEN DUTE:
Lehenengoa.–Nafarroako 2024ko KPIa %2,7koa izan dela egiaztatuta, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko soldaten taula hau onesten da.
1704 ordu
LANBIDE TALDEAK | | HILEKOA | URTEKOA | PREZIOA ORDUKO |
II. TALDEA | Departamentuko zuzendaria | 2.226,79 | 33.401,89 | 19,60 |
Mantentze-lanetako burua |
Administrazioko burua |
III. TALDEA | Man. lanetako 1. mailako ofiziala | 1.777,63 | 26.664,51 | 15,65 |
Administrazioko 1. mailako ofiziala |
IV. TALDEA – 1. MAILA | Man. lanetako 2. mailako ofiziala | 1.678,95 | 25.184,25 | 14,78 |
Administrazioko 2. mailako ofiziala |
Soroslea |
IV. TALDEA – 2. MAILA | Man. lanetako 3. mailako ofiziala | 1.630,06 | 24.450,97 | 14,35 |
Administrari laguntzailea |
V. TALDEA – 1. MAILA | Atezaina | 1.495,01 | 22.425,21 | 13,16 |
V. TALDEA – 2. MAILA | Mantentze-lanetako peoia | 1.399,45 | 20.991,78 | 12,32 |
Garbitzaileak |
Zaintzaileak |
ORDUKO PREZIOA KIROL MONITOREENTZAT | 15,85 |
ORDUKO PREZIOA LUDOTEKA ETA AISIALDIKO MONITOREENTZAT | 12,42 |
PEOIEN AUTONOMIAREN EGUNEKO PLUSA | 22,19 |
GAUEKO LANAREN ORDUKO PLUSA | 3,11 |
IGANDE ETA JAIEGUNETAKO LANAREN PLUSA | 44,79 |
ANTZINATASUNEKO HIRURTEKOA | 790,50 |
Bigarrena.–Erabaki honen testua lan agintaritzara igortzea, erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hirugarrena.–Virginia Nebreda Gastesi andreari baimena ematen zaio erabaki hau Nafarroako lan agintaritzan izapidetzeko.
Sin.: Joaquin Echenique Huarte Sin.: Fernando Percaz Nadal
Sin.: Juan Eseverri Abentin Sin.: Isaac Ciaurriz Urdaniz
Sin.: Ricardo Ortega Zunzarren
Iragarkiaren kodea: F2505059