2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 357. partzelan. Hasierako onespena
Berako Udaleko alkateak, apirilaren 11n emandako 98/2025 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 9. poligonoko 357. partzelako (Ibaialde karrika 6) xehetasun-azterketari. Ibaialde 4-6ko jabeen erkidegoa da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, aztertu eta alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2505705