2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1803. eta 1804. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetza honen 2025eko apirilaren 22ko 40 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan berezi bat Villatuertako 1. poligonoko 1803. eta 1804. lurzatietan, San Miguel industrialdeko E/S4 etxe-sailean. Sustatzailea EGGNOVO SL da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, planak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa bete beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Villatuertan, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2505986