2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
AR2 - Industrialdeko lurzoru urbanizagarria ekialdeko S-3 sektorea birpartzelatzeko proiektuaren aldaketa. Informazio publikoa
Lekunberriko Udalaren Osoko Bilkurak, 2025eko apirilaren 24an egindako bilkuran, Lekunberriko Industrialdeko Lurzoru Urbanizagarriko AR2ko 3-Ekialdea Sektorea Birpartzelatzeko Proiektuaren aldaketari hasierako onarpena ematea erabaki du (4. fasea).
Espediente hau jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horrekin bat datozen artikuluen arabera.
Lekunberrin, 2025eko apirilaren 25a.–Akatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2506254