1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
4487E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen eta jendaurrean jartzen baita Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren 1. fasean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda, desjabetze-espedienteari hasiera emateko. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da.
Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, udalez gaindiko proiektu sektorial (UPS) deklaratzen da Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko eta Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Politika garatzeko Plana, Barne Zuzendaritza Nagusiak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean aurreikusten diren ondorioetarako. Ebazpen hori 2023ko ekainaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Ondoren, Nafarroako Gobernuaren 2024ko urriaren 23ko Erabakiaren bidez, Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen, eta interes orokorrekoa dela deklaratu. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da. Erabaki hori 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19koan.
Azkenik, Nafarroako Gobernuaren 2025eko martxoaren 12ko Erabakiaren bidez, onura publikokotzat jo zen, desjabetze-ondorioetarako, udalez gaindiko plan sektorial hori. Erabaki hori 2025eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28koan.
Erabaki horretan adierazten zenez, Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak espazio fisiko berean bilduko ditu, ondoz ondoko faseetan, segurtasunaren eta larrialdien arloko eskumenekin lotutako azpiegiturak. Fase horietako lehenengoan, aurreikusita dago Foruzaingoaren Polizia-etxe Nagusia eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroa ezartzeko behar diren instalazioak eraikitzea.
Lehenengo fase horrek 88.108,895 metro koadroko azalera du biltzen guztira, Aranguren eta Eguesibarreko udal-mugarteetan kokatuta.
Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 15. artikuluak adierazten duenez, behin onura publikoa deklaratuta, administrazioak ebazpen bat emanen du desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko behar zehatzari buruz.
Ondorio horietarako, 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan adierazten denez, desjabetzearen onuradunak zerrenda zehatz eta banakako bat egin beharko du, eta zerrenda horretan desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun edo eskubideak deskribatuko dira, alderdi material eta juridikoetan.
Gainera, 18. artikuluak aurreikusten du jendaurreko aldi bat irekitzea, hamabost egunekoa. Epe horretan, jendeak datuak ematen ahalko ditu, eta okupazioaren beharraren aurka egiten ahalko dute funtsari edo formari lotutako arrazoiengatik, hori guztia 19. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak, 2025eko apirilaren 7ko txostenean, proposatu zuen aipatutako udalez gaindiko plan sektorialaren 1. faseak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda formulatzea eta jendaurrean jartzea.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren 1. fasean sartutako ondasun eta eskubideen zerrenda formulatzea, haiek okupatu edo eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita, desjabetze-espedienteari hasiera emateko. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da.
Zerrenda hori ebazpen honen eranskin gisa ageri da.
2. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan, behar adina datu aurkezten ahalko da idatziz, zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko, edo okupatu beharraren aurkako arrazoiak ematen ahalko dira, funtsari edo formari buruzkoak, hori guztia bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoarekin.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen diren bi egunkaritara.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari eta Eguesibarko eta Arangurengo udalei, eta azken horiek premiatzea udaletxeko iragarki-tauletan argitara dezaten.
Iruñean, 2025eko apirilaren 10ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
FINKA ZK. | TITULARRA | DESJABETU BEHARREKO AZALERA (m²) | KATASTROKO DATUAK |
Poligonoa | Lurzatia | Laborantzaren erabilera |
AR-01 | Arangurengo Udalaren herri-lurrak | 22150,02 | 1 | 336 | Lehorreko alorra/Larreak |
AR-02 | Iriarte Goñi, Elena Rosa Maria | 4872,39 | 1 | 337 | Lehorreko alorra |
Iriarte Goñi, María Cristina |
Sanz Goñi, Beatriz |
Izu Iriarte, Iñaki |
Izu Iriarte, Paula |
Oloriz Iriarte, Miguel |
Oloriz Iriarte, Amaia |
AR-03 | Beroiz Aristu, María Angeles | 5883,42 | 1 | 418 | Lehorreko alorra |
Beroiz Aristu, Carlos |
Beroiz Aristu, Fernando |
Beroiz Aristu, María Pilar |
Beroiz Aristu, María Carmen |
AR-04 | Isturiz Leranoz, Miguel Ignacio | 490,4 | 1 | 417 | Lehorreko alorra |
Isturiz Leranoz, Francisco Javier |
Olaz Isturiz, Isabel |
Olaz Isturiz, Miguel |
AR-05 | Arangurengo Udalaren herri-lurrak | 34338,45 | 1 | 411 | Lehorreko alorra |
AR-06 | Arangurengo Udalaren herri-lurrak | 3720,13 | 1 | 410 | Lehorreko alorra |
AR-07 | Arangurengo Udalaren herri-lurrak | 527,04 | 1 | 398 | Lehorreko alorra |
AR-08 | Arangurengo Udalaren herri-lurrak | 131,51 | 2 | 572 | Elkorra |
AR-09 | Goñi Urricelqui, María Mercedes | 2824,41 | 2 | 425 | Lehorreko alorra |
Iriarte Goñi, Angel |
Iriarte Goñi, Antonio |
Iriarte Goñi, Luis Maria |
Iriarte Goñi, Olga Mercedes |
Vigor Iriarte, Unai |
Iriarte Goñi, Eduardo Jose |
Iriarte Goñi, María Socorro |
Vigor Iriarte, Edurne |
AR-10 | Arangurengo Udalaren herri-lurrak | 2963,93 | 2 | 925 | Lehorreko alorra/Larreak |
AR-11 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 3238,37 | 1 | 974 | Bidea |
AR-12 | Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak) | 1794,59 | 2 | 2140 | Bidea |
EGUESIBARKO UDAL-MUGARTEA |
EG-01 | Iriarte Goñi, Elena Rosa Maria | 769,89 | 17 | 211 | Lehorreko alorra |
Iriarte Goñi, María Cristina |
Sanz Goñi, Beatriz |
Izu Iriarte, Iñaki |
Izu Iriarte, Paula |
Oloriz Iriarte, Miguel |
Oloriz Iriarte, Amaia |
EG-02 | Idoate Uriz, Alfredo | 9437,26 | 17 | 210 | Lehorreko alorra |
Idoate Uriz, Delia |
Iragarkiaren kodea: F2505715