90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

24-02082 eta 24-02083 gora jotzeko errekurtsoak, dagozkienak gizarte langilearen lanpostua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko deialdiari

Iragarki honen bidez aditzera ematen da ezen 24-02082 eta 24-02083 gora jotzeko errekurtsoak jarri direla, honako deialdi honen proba teoriko-praktikoaren deialdiaren aurka: oposizio-lehiaketa, gizarte langilearen lanpostua egonkortzeko, Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaten.

Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun baliodunean gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea) eta urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin.

Erriberrin, 2025eko apirilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.

Iragarkiaren kodea: L2505676