2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
25-00206 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren Burutzak onetsitako izangaien merezimenduen balorazio-zerrendari, hezitzailearen 24 lanposturako deialdia dela eta
Iragarki honen bidez jakinarazten da Amaia Arnedo Sasalek gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu duela 2024ko maiatzaren 29an Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko burutzaren ebazpenaren aurka. Ebazpenak hezitzailearen 24 lanposturako deialdiaren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten zuen.
Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), 10 egun baliodunean gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2025eko apirilaren 11n.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.
Iragarkiaren kodea: L2505815