90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

77C/2025 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketa sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten 2025eko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Azterturik Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketa sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten 2025eko berrikuspenari buruzko akordioaren testua (31004605011982 kodea), 2025eko martxoaren 24an sartu zena erregistro honetan, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2025eko otsailaren 6an sinatuta.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskriba dadila agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 9an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iruñean, 2025eko otsailaren 6an

BILDURIK:

Nafarroako eraikinen eta lokalen garbiketa sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioa, zeina honako hauek osatzen baitute: alde batetik, CCOO (Pilar Piñeiro) eta LAB (Yolanda Forcelledo) sindikatuek izendatutako kideek, eta, bestetik, Nafarroako Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Enpresaburuen Elkarte Profesionalak (José Manuel Ayesa) eta Nafarroako Zerbitzu Enpresen Elkarteak (M.ª José Asensio) izendatutako kideek.

ADIERAZTEN DUTE:

Nafarroako Foru Komunitateko eraikinen eta lokalen garbiketaren sektorerako hitzarmen kolektibo autonomikoaren 5.1 artikuluaren arabera, 2025erako, Estatuko aurreko urteko KPIa gehi %1eko soldata-igoera aplikatuko zaie oinarrizko soldatari eta hitzarmen plusari.

Jakinda 2024an erregistratutako Estatuko Kontsumoko Prezioen Indize erreala (KPIa) %2,8an finkatu duela INEk, bidezkoa da soldaten berrikuspena egitea.

Hori horrela, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, batzordeko kideek, aho batez,

ERABAKI DUTE:

Lehenbizikoa.–Hitzarmen kolektibo horren 5.1 artikuluan ezarritako egoerak gertatu direnez gero, bidezkoa da soldaten berrikuspena egitea 2025erako, atal horretan ezartzen den moduan. Ondorioz, %3,8ko igoera aplikatuko zaie oinarrizko soldatari eta hitzarmen plusari, kontzeptu horiek 2024ko behin betiko soldata-taulan zituzten balioetan oinarrituta.

Bigarrena.–Berrikuspenak 2025eko urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izanen du, eta haren ondoriozko atzerapenak paga bakar batean ordainduko dira, taula berria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hilabete berean, baldin eta hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, eta hurrengo hilabetean, baldin eta argitalpena hilaren 16tik hilabetea bukatu bitartean egiten bada. Atzerapenen paga hori 2025eko soldata-kostutzat hartuko da, prezioetan duen eraginaren ondorioetarako.

Hirugarrena.–2025. urteko behin betiko soldata-taula, aurreko akordioetan adierazitako berrikuspena aplikatu ondorengoa, akta honen eranskinean agertzen da.

Laugarrena.–Jasota geratzen da 2025erako soldata-taula horren ondoriozko kostuen igoera %4,39koa dela.

Bosgarrena.–Akordio hau Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura bidaliko da, erregistra dadin eta ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Seigarrena.–Bertaratu eta akordioa sinatu duten alderdi guztiek baimena ematen diote berariaz José Manuel Ayesa Villar jaunari behar diren kudeaketak egin ditzan akordio hau eta erantsitako taula gordailutzeko eta argitaratzeko.

Eta horrela ager dadin, akta hau egin da, bildu direnek sinatzen dutena, goian aipatu tokian eta egunean.

CCOO:

Stua.: Pilar Piñeiro. Nafarroako Eraikinen eta Lokalen Garbiketako Enpresaburuen Elkarte Profesionala.

Stua.: José Manuel Ayesa.

LAB

Stua.: Yolanda Forcelledo. Nafarroako Zerbitzu Enpresen Elkartea.

Stua.: M.ª José Asensio.

SOLDATA-TAULAK, 2025-1-1ETIK 2025-12-31RA ARTE

Soldata-igoera: %3,80.

LANBIDE KATEGORIA

OINARRIZKO SOLDATA

euro/hil.

HITZARMEN PLUSA

euro/hil.

%100,00

16.a, APARTEKOA, URTEAN

euro

JASOTAKOA, GUZTIRA

URTEAN

euro

PREZIOA ORDUKO

euro

1., 2., 3., 5. eta HURRENGO BOSTURTEKOAK

euro/hil.

4.

BOSTURTEKOA

euro/hil.

GAUEKO TX., TOX. ETA ARRISKUAREN PLUSA

euro/hil.

20. ARTIKULUKO PLUSAK

OE/H/BP/PE

euro/hil.

Administrazioko taldea

Administrazioburua

1745,57

225,27

1970,84

31533,44

18,84

61,69

77,14

2,19

261,84

Administrari-ofiziala

1384,46

201,81

1586,27

25380,32

15,17

48,88

61,13

1,74

207,67

Administrari laguntzailea

1242,52

192,64

1435,16

22962,56

13,72

43,88

54,89

1,56

186,38

Mendeko langileen taldea

Biltegizaina

1181,84

192,56

1374,40

21990,40

13,14

41,78

52,22

1,48

177,28

Mandatari kobratzailea

1181,84

192,56

1374,40

21990,40

13,14

41,78

52,22

1,48

177,28

Beharginen taldea

Kanpoko garbiketen arduradun nagusia

1654,98

219,43

1874,41

29990,56

17,92

58,51

73,13

2,08

248,25

Barreneko garbiketen arduradun nagusia

1564,54

213,56

1778,10

28449,60

17,00

55,32

69,13

1,97

234,68

Kanpoko garbiketen talde orokorreko burua

1383,40

201,80

1585,20

25363,20

15,16

48,88

61,13

1,74

207,51

Barreneko garbiketen talde orokorreko burua

1292,86

195,87

1488,73

23819,68

14,23

45,71

57,13

1,62

193,93

Gidaria/Gidari-garbitzailea

1242,47

192,64

1435,11

22961,76

13,72

43,88

54,89

1,56

186,37

Peoi espezializatua / Eskorga-gidaria

1242,47

192,64

1435,11

22961,76

13,72

43,88

54,89

1,56

186,37

Garbiketako peoia

1181,84

192,56

1374,40

21990,40

13,14

41,78

52,22

1,48

177,28

Gidarien, gidari-garbitzaileen eta eskorga-gidarien plusa

38,96 euro hileko

Gidari-kristal garbitzaileen plusa

40,44 euro hileko

Kristal garbitzaileen plusa

25,27 euro hileko

Garraio plusa

0,28 euro/km.

Jaiegunetako plusa

3,28 euro/ordua

(21,84 euro / 6,66 h)

9,24 euro/ordua

Oinetakoak

18,00 euro

Urteko lanaldia 2025ean

1673,33 ordu

Iragarkiaren kodea: F2505673