90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 7. sektoreko 7.1 azpisektoreko UT-5 unitatean (1. poligonoko 242., 243., 244. eta 1342. lurzatiak). Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko apirilaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketako plan berezi bat, 7. sektoreko 7.1 azpisektoreko UT-5 unitatean (1. poligonoko 242., 243., 244. eta 1342. lurzatiak), Francisco Resano Morenok sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2505977