2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ABLITAS
2022rako lan publikoaren eskaintza handitzea
Ablitasko Udalak, Alkatetzaren 2025eko 120. Ebazpenaren bidez (apirilaren 14koa), honako hau ebatzi zuen:
Ablitasko Udalak, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 14ko ebazpen baten bidez (2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan), onetsi zuen 2025eko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau betetzeko: zerbitzu anitzetako enplegatua, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez.
Ikusirik handitu nahi dela, lan eskaintza publikoa plantilla organikoan ageri diren lanpostu hutsekin, honako ebazpen hau eman da:
Ablitasko Udalaren plantilla organikoan dagoen lanpostu hutsen arabera, bat etorriz, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, eta espedienteko txostena ikusirik, honako hau
EBATZI DUT:
1.–Onestea Ablitasko Udalaren 2025. urteko lan publikoaren eskaintza handitzea, honako lanpostu hauekin:
Atezain-zerbitzu anitzetako hiru lanpostu, lan-kontratudunen araubidean, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez.
Ehorzle-zerbitzu anitzetako lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez.
Administrari-ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztumurriztuaren bidez.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ablitasen, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2505774