90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

39/2025 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak jakinarazi dute plantilla organikoa aldatu beharra dagoela, haren benetako beharretara egokitzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko apirilaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko osasun laguntza.

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60455, 60533 eta 60577 zenbakiak dituztenak.

–Zeladoreak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60357 eta 68328 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 65223 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 66046 zenbakia duena.

Tuterako Osasun Barrutia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 65160 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 64386, 65400 eta 64598 zenbakiak dituztenak.

–Telefonistak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 64630 eta 64900 zenbakiak dituztenak.

Osasun Mentala.

–Medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71854 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 62189 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73067 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 68847 eta 68848 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko osasun laguntza.

–Familiako eta komunitateko medikuntzako erizain espezialistak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73453, 73454 eta 73455 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 73456 eta 73457 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

–Pediatriako erizaintzako erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73458 zenbakia duena.

Tuterako Osasun Barrutia.

–Familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73459 zenbakia duena.

–Erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73460 zenbakia duena.

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 73461 eta 73462 zenbakiak dituztenak.

–Farmaziako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73463 zenbakia duena.

Osasun Mentala.

–Medikuntza intentsiboko arloko fakultatibo espezialistak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73464 zenbakia duena.

–Osasun mentaleko erizaintzako erizain espezialisten lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73465 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua.

–Goi mailako kirol teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12078 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2025eko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2506361