1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4486E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kalifikazio epaimahaia osatzen baita udaltzain laguntzaileen ikastaroa egiteko eta, ondoren, udaltzain laguntzaileen gaikuntza lortzeko hautaproben deialdian (deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 2892E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen), eta deialdi horren oinarrietan atzemandako akatsa zuzentzen baita.
Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 7an eman 2892E/2025 Ebazpenaren bidez, hautaproben deialdi bat onetsi da udaltzain laguntzaileen ikastaroa egiteko eta, ondoren, udaltzain laguntzaileen gaikuntza lortzeko (2025eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 24koa). 5. oinarriak zehazten du nork osatuko duen kalifikazio epaimahaia, salbu eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren eta langileen batzordearen ordezkarien kasuan. Proposamenak jaso ondoren, kide hauek izendatu behar dira:
–Epaimahaikidea: Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia, federazioak berak izendatua.
–Ordezkoa: Eva Salinas Urra andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administraria.
–Epaimahaikidea: Francisco Javier Severiano Pecharromán jauna, langileen batzordearen ordezkaria.
–Ordezkoa: José María Ferrer de Cabo jauna, langileen batzordearen ordezkaria.
Bestalde, akats bat atzeman da deialdiaren oinarrien III. eranskinaren azpitituluan:
Honako hau dioen tokian:
"Hiru proba: Banku press-a, Barrowen testa eta Cooperren testa".
Honela behar du:
"Hiru proba: Banku press-a, Barrowen testa eta Course Navette-ren testa".
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Horiek horrela, eta ditudan eskudantziak baliatuz, hala esleitu baitizkidate Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Kalifikazio epaimahaia osatzea udaltzain laguntzaileen ikastaroa egiteko eta, ondoren, udaltzain laguntzaileen gaikuntza lortzeko hautaproben deialdian (deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 2892E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen), honako pertsona hauekin:
–Epaimahaikidea: Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia, federazioak berak izendatua.
–Ordezkoa: Eva Salinas Urra andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko langilea.
–Epaimahaikidea: Francisco Javier Severiano Pecharromán jauna, langileen batzordearen ordezkaria.
–Ordezkoa: José María Ferrer de Cabo jauna, langileen batzordearen ordezkaria.
2. Deialdiaren oinarrien III. eranskineko azpitituluan atzemandako akatsa zuzentzea.
Honako hau dioen tokian:
"Hiru proba: Banku press-a, Barrowen testa eta Cooperren testa".
Honela behar du:
"Hiru proba: Banku press-a, Barrowen testa eta Course Navette-ren testa".
3. Ebazpen hau igortzea Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila www.nafarroa.eus helbidean, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan deialdi honi dagokion fitxan, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta honen aurka eta beronen oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko apirilaren 10ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2505704