90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidariaren hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, kalifikazio epaimahaiaren osaera eta azterketaren eguna

Mairagako Mankomunitateko buruaren 2025eko apirilaren 14ko 2025-0038 Ebazpena; haren bidez onesten da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, finkatzen da kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera eta zehazten dira oposizioaldiko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura egonen den D mailako gidariaren hiru lanpostu lan-kontratudun finkoen araubidean oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Burutzaren 2025eko otsailaren 17ko 2025-0021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen gidariaren hiru lanpostu (D mailakoak), lan-kontratudun finkoen araubidean eta Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura. Deialdia argitaratu zen 2025eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta inor ere baztertu ez denez, deialdiaren 4.1 eta 4.3 oinarrietan ezarritakoarekin bat, Mairagako Mankomunitateko buruak onetsi du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda; hona, ondotik, zehaztua:

Onartuak:

ALONSO, FERNÁNDEZ, ANTONIO

ARTIEDA, CADENA, ORLANDO

BALLAZ, BARRIOS, JON

CASANOVA, ULIBARRENA, JESÚS MARÍA

CIAURRIZ, MARCO, ENEKO

GARATEA, MORENO, IKER

GARCÍA, EGUARAS, EDUARDO

DA COSTA, JULIO PACHECO, ANGELO MANUEL

JIMÉNEZ, IZQUIERDO, DAVID

JIMÉNEZ, PETITE, PEDRO JESÚS

LEGARDA, GOÑI, ÁNGEL

LLORENTE, SUESCUN, SANTIAGO

MOLINERO, GARCÍA, JOSÉ JAVIER

NUIN, MORENO, DAVID

OSES, RODRÍGUEZ, ÓSCAR

PÉREZ, FUERTES, SERGIO

RUIZ, ORRADRE, JOSÉ JAVIER

RUIZ, SARDIÑA, JESÚS

SATRÚSTEGI, LIZARBE, EKAITZ

SEGURA, ASA, RICARDO

ZARAUTZ, ARRUTI, ÁNGEL MARÍA

ZUAZU, OSES, DANIEL

ZUDAIRE, CUNCHILLOS, JOSÉ FERMÍN

Baztertuak: inor ez.

Orobat erabaki du kalifikazio epaimahaiaren osaera finkatzea. Honela geratu da:

Epaimahaiburua: Carlos Alcuaz Monente, Mairagako Mankomunitateko burua.

Epaimahaikidea: José Antonio Echeverría Cerdán, Mairagako Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa.

Epaimahaikidea: José María Alcuaz Zaratiegui, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen arduraduna.

Epaimahaikidea: Luis Usoz Josué, Mairagako Mankomunitateko taldeen koordinatzailea eta langileen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Julen Jiménez Jiménez, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.

Halaber, aditzera ematen da oposizioaldiko lehenengo proba 2025eko maiatzaren 21ean eginen dela, arratsaldeko lauretan, Tafallako Antso III.a Nagusia Institutuan, Makotxako bideko 3.ean.

Proba egiteko, izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak baliozkotzat jotzen duen beste nortasun agiri bat. Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo nor diren adierazitako moduan frogatzen ez dutenak.

Tafallan, 2025eko apirilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2505789