2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 99., 133. eta 163. lurzatietan. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2025eko apirilaren 15eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Getze Galarko katastroko 4. poligonoko 99., 133. eta 163. lurzatien xehetasun-azterketa, Almameat SLU sozietateak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2025eko apirilaren 22an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2505980