90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Zabalegiko 7. poligonoko 67. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko apirilaren 10eko 2025-0476 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko Zabalegiko 7. poligonoko 67. lurzatian, Iñaki Ezcurra Cortajarenak eta Marta Barásoain Paternáinek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.

Noainen (Elortzibar), 2025eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2505978