90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

TRASLAPUENTE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Dei egiten da batzar nagusi arruntera. 2025eko maiatzaren 27an eginen da, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian, La Rúa zentro zibikoan (Tuterako Rúa kalea).

Hona hemen gai-zerrenda:

1.–Aurreko batzar nagusi arruntaren akta irakurri eta, egoki bada, onestea.

2.–2024-2025 urteko ekitaldi ekonomikoa onestea, egoki bada.

3.–2025-2026 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa onestea, egoki bada.

4.–Batzarreko burutzaren txostena.

5.–Kontu-azterlariak hautatzea 2025-05-01etik 2026-04-30era bitarteko ekitaldirako.

6.–Gobernu Batzordeko hiru kide eta ureztatze-epaimahaiko kide bat hautatzea.

7.–Galde-eskeak.

Oharra: Gobernu Batzordeak ordezkaritza-eredu bat onetsi du, gardentasuna eta eraginkortasuna handiagoak izan daitezen. Eredu horrekin batera, botoa eskuordetzen duen pertsonaren NANaren fotokopia aurkeztu beharko da. Eredu hori besterik ez da baliozkoa izanen botoa eskuordetu ahal izateko.

Eredu hori elkartearen egoitzan dago jabeen eskura, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Baliozkoak izan daitezen boto-eskuordetzeak eta Gobernu Batzordeko kide izateko hautagaitzak, elkarteko idazkaritzan aurkeztu beharko dira maiatzaren 23ko 17:00ak baino lehen.

Jabe orok edo eskuordetutako botoa duen pertsona orok bere burua identifikatu beharko du NANa erakutsiz, batzarra egiten den aretoan sartzean.

Tuteran, 2025eko apirilaren 17an.–Idazkaria, José Rubén Olmo Alonso.

Iragarkiaren kodea: P2506400